Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musikak arima moldatzen du, dio Sokratesek, eta gimnastikak gorputza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.
Nire ustez, gimnastika kirola den bezala artea ere bada. Berria - Kirola 2004-06-16
Gimnastikan bigarrena izan zuan azken hiru hilabetekoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 106. orr.
Latsaldia bururatua delarik, hobendunek gimnastika egin behar dute, kadera bat beso bakoitzaren puntan, odolaren kurriarazteko! Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.
Dohain berezi hori oso gaztetan ikasi zuen, gimnastikan aritzen zenean. Berria - Kirola 2004-02-10
'Tai xi xuan' izeneko arte martziala hain zuzen ere, europan "txinatar gimnastika goxoa" izendatua izan dena. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 128. orr.
Gimnastika erritmikoko Euskadi eta Alemaniako taldeek. Berria - Kirola 2004-12-18
Etxerako bidean kontatu zidan hori guztia, tranbietako mutilei agurka ari ziren gimnastikako nesken paretik odoletan harro-harro gindoazenean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.
Gimnastikako zapatilla zuriak jantzita. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 191. orr.
Gune hesitu bat ere bazuen, zoragarria, gimnastikarako zelai, pista, igerileku, haurrentzako jostaleku eta guzti, eta azken hau, gainera, karrusel, kolunpio eta abarrekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.
74. edizioa du Donostiako Ulia Gimnastikaren krosak. Berria - Kirola 2004-01-06
Mintzaira diferenten gimnastika ttipitik hartua dukeenak, ttantto gehiago badukeela bere bidea zilatzeko bizian barna. Herria 2001-06-28
Goizean, gimnastika saioa izango dute. Berria - Kirola 2004-10-05
Gimnastika taldea. Herria 2004-07-08
Ikusi behar da zer gela, tresna eta muntadura harrigarriak dauden han!: lohi-mainu, argi berezi, dutxa pixkorgarri, gimnastika gune, pizinak... Herria 2003-05-29
Fabienen gimnastika kurtsoen segitzeko. Herria 2004-07-08
Saristatuak oraino bestalde ziburutar neskatxa batzu jimastika jokoan biziki trebe agertu berri direnak. Herria 2001-01-18
Salto, haga, habe eta zoletako gimnastika urratsak. Herria 2003-06-12
Gimastika-geletan ginarridun bilakaturik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.
Urteko gimnastika gala egingo da gaur Donostiako Gaska kiroldegian. Berria - Kirola 2004-12-19
Aurten ere, Hegal-Egin elkarteak antolatzen du Nesken Gimnastika Besta. Herria 2004-06-03
eta gimnastika (3); gimnastika besta (4); gimnastika egiten (5); gimnastika erritmikoko (3)