Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soinketa gorputzaren harmonia da. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 97. orr.
Igarkizunak asmatzen, ilunpetan soinketa egiten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.
Zergatik egiten du soinketa?, indartu beharra daukalako, entzuten dut. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 190. orr.
Soinketa horrek berotu nau pixka bat eta urrats arin batez hasten naiz joan-jinka zeldan harat-honatka. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.
Gauean soinketa pixka bat eginez oinazea behintzat zertxobait arintzen nuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.
"Talmúd Thorà"ko -Legearen Eskolako- soinketa-gelan biltzen ginen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.
Egun batean ikastetxeko prefektoa izango zen, soinketa saio batean azaldu eta "etor daitezela herri txikietako morrosko horiek ehun flexio egitera" esaka. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.
Orereta Ikastolako soinketa irakaslea eta egungo Euskadiko hautatzailea da Jose Inazio Altube. Berria - Kirola 2004-05-28
Beren atzealde handi hori zerbait jaisteko soinketa ariketa barregarri horiek egiten hasten direnean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Gero bostetan itzuli nintzen etxera, soinketa ikastarora joan nintzen-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.
Hemendik goiti, gorputz soinketa eginen da asteart eta ortzirale arratsetan, 20.30tan, Denen Etxeko gela nagusian. Herria 2005-10-06
Fisika prosa zen: adimenaren soinketa dotore, Kreazioaren ispilu, gizonak mundua menderatzeko giltza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.
gorputz soinketa (3); soinketa egiten (4)