Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argazki batean txalupa irauli bat ageri zen, eta gizon bat gilan zutik, eskuaz agur egiten. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.
Gasontziaren gila laster da uretan. Berria - Harian 2005-02-26
Urte hondarrean jarriko dute [petroliontziari] gila nasan, eta bi urteren buruan amaituko dute. Berria - Ekonomia 2004-01-29
Batelaren gila azpitik pasatu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.
Gilaren gainean arrelepo. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.
Gilaz jotzen ez badugu barra hori. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.
Usteltzen ari zaio zurajea, herdoila darie loturetako iltzeei, goroldioak eta muskuluek hartua diote gila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.
Patio zabalaren atzean, harrizko gotorleku erraldoia goratzen zen; ertza, ontzi baten gila bezain zorroztua, ekialdera begira zegoen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.
Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak, eta haren distirak irmoago egin zituen bular begitanduaren harroa eta gila-hezurrak bitan zatitzen zuen bizkarra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.
Gila bikoitza erabili baitu esekiduraren beheko triangelua lotzeko. Berria - Kirola 2004-02-25
Gilaz gora, mastak erroetatik erauzirik eta haize oihalak urraturik, halaxe ageri ziren biharamunean, driban, txalupa haiek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
Halako batean haizeak ontzia iraularazi eta gilaz gora ez ote gintuen utziko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 176. orr.
Petrilean branka emanda gilaz gora zegoen txaluparen azpian ezkutatu baino lehen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 125. orr.
eta gila (3); gilaz gora (5)