Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abortza (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi) iz itsasontzi arinen azpialdean izaten den ohol bertikala, alboko egonkortasuna lortze aldera. ik aurtza.

Lemazainak belaren abortzari begiratzen zion, bere kolkorako bezala txistu eginez; eta beste hotsik ez zen entzuten, itsasoak ontziaren masailen kontra eta saihetsetan egiten zuen ziri-zaraz gain. ETC-literatura, saiakera   Altxor uhartea, Robert Louis Stevenson (Maria Garikano), Elkar, 2008

Baleak jarraitzeko uretan azkar mugitu behar zuten, eta txalupa horiek ez zuten abortzarikETC-prentsa   Berria, 2008-10-14

Aurrenekoan, plastikozko txalupa bat ikusi eta gerturatzean, abortza apurtu eta 40 lagun uretara erori zirelako. ETC-prentsa   Berria, 2018-06-12

Itsasontzi zaharra da: abortzak ezartzeko manera izugarri fisikoa da. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-04

Belaontzi batzuek, gilaren ordez, abortza daukate. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus