Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gida 1 iz gidatzailea.

Errealitateari zuzenean aurre egin aurretik derrigor kontsultatu beharreko gida iruditzen baitzitzaion paper mordoska hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 18. orr.

Nik ere banuela ondo gogoratzeko premia, behar nuela gida bat zirriborroetako hitzak zein bere lerro egokian jartzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 61. orr.

Liburuaren bigarren atala filosofian aritzeko gida metodologikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Batzuetan nahia edo desioa izaten da gida hori, eta "nahi duguna" ikusten dugu, ez agian dagoena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 31. orr.

Irizpide horixe izan dut, orobat, itzulpenerako gida eta helburu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 19. orr.

Itzul bedi eserlekura, gurdiaren jabetza eta briden gida hartu eta eraman bitza arduratsuago piztia mendeko eta mantsotuak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.

Cannabisa eta nerabeak: Gurasoentzako gida.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

Nire txapin erraldoiak gidako palankaren gainean ditut jarrita.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

2 (txango batean)

Giulia [...] gida turistiko eta interprete bikaina izan zen niretzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Gida turistikoek bezala hitz egiten zuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 22. orr.

-Geldituko gara? -errepikatu du gidak, galdezka oraingoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

Gida bertzeengana doa eta Alfontsok mapetara bihurtu du berriz lepoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.

Gida lanetan hasi zenetik du, neke guztiaren gainetik, loaren garaipena gibelatzeko ohitura.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 77. orr.

3 gidaliburua.

Gida zakuan altxatuz, joan zen urrunago bere aitaren gana.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 111. orr.

Gida turistikoaren maparen arabera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Nola Mikel Strogoffen eskuak zaldiaren gidak bilatzen zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 338. orr.

Gidak seinalatzen zizkigun beste herri batzuk bisitatzera abiatu ginen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 78. orr.

Hinterhaus deritzote hemen, Margaren gida batean irakurri dudanez.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 104. orr.

Lockharten liburu dotoreen artetik, ale zahar eta oso higatu bat atera zuen: Antzaldaketarako Gida Hasberrientzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 57. orr.

'Euskal Herriko Udal Hautetsien Gida' plazaratuko du Udalbiltzak Durangon.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Gidako ariketa praktikoak lau DVD-liburutan.  Berria - Harian   2005-12-04

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) cf gidatu 7.

Bildua izanen den diruak lagunduko du Unadev elkartea gida-xakur bat hezten.  Herria   2005-04-07

Lemaren ondoko zirga lodi bati eragiten zion, zeinak bela-soka guztien gida-lana egiten baitzuen, belak lasaitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Argia luzatuko didan faroa behar dinat, eta nire bizitzan gida lanak egingo dizkidana.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 267. orr.

Masta nagusiaren oinean zegoen gida-kabina txikiaren aurrera lagundu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Gida-aulkiaren azpitik oihal grisezko soingaineko zirtzil bat atera, gainetik jantzi, hedeei eragin, eta garrasika hasi zitzaion troikari, zaldiak ia geldirik baitzeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 67. orr.

Selifanek gida-aulkira igotzen lagundu zion neskatilari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.

Itsu bat ere ohartuko zen Edurneren begietatik ateratzen diren txinpartez, gida-laguntzailea inguruan usaindu orduko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 77. orr.

–Hementxe, eskuin aldera -agindu du Kixok, gida-lagunaren jarlekutik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 55. orr.

Gida-uhalari eraginez, harantz zuzendu zuen Rozinante.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 25. orr.

Heldu zion batak muturrekotik bere astoari eta gida-hedetik besteak bere zaldiari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.

Ez dio kolerari gida-hedea utzi behar, ez eta grinen menean erabilia izan behar ere, grina oro txarra delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 135. orr.

Gida-kolpe haietako batean ozta-ozta kontrolatu zuen autoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erabilera-gida baten gisan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Telefono gida batez atxilotuaren burua kolpatzen denean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 53. orr.

Ez telefono-gidan ageri den lehenengoa, bigarrena baizik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

Mitxelin gida aldean eraman arren.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 123. orr.

Liburu-gida honetan barrena jorratu diren mito eta eztabaidaz jositako ekonomiari arazo zaharrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Zer erranik ez dago, Ickok Casparrek ezin izan zuela mendi-gida baimena jaso deialdi hartan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 85. orr.

Arrazoimenaren adigaien jatorri-gida.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus