Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gezurti (ETCn 1.637 agerraldi) 1 izond/iz gezurrak esaten dituena, gezurrez mintzo dena. (pertsonei buruz) ik gezurrontzi ; gezurtero; faltsu; ik gezur 15.

Sasikume gezurti bat sentitu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.

Gizon guztiak, gezurti hutsak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 275. orr.

Lajos gezurtiaren bidez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 53. orr.

Gezurtiek ez dute inolako sinesgarritasunik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 25. orr.

Gezurti guztiek bezala, memoria laburra zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Beraz, gezurtia naizela uste duzu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 256. orr.

Mundu guztiak zekien Nozdriov gezurti porrokatua zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 253. orr.

Inork halakorik kontatuko balit, gezurti zikin bat dela esango nioke!  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.

Gezurtiaren paradoxa famatua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Espiritu zital eta gezurtien eraginpean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 323. orr.

• 3 izond (gauzei buruz)

Zeren, bihotz gogorrak mingain gezurtia baitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.

Entzun ere ez omen zuen nahi aho gezurti hartarik jalgitako ezer.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.

Ehizatzen zituen animaliak oro negar gezurtien artean irensten baitzituen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 142. orr.

Itxurakeria gezurtiei erreparatu gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 64. orr.

Nazioan eurrez zabalduta dauden argien aurrean, isildu egiten da ezjakintasun gezurtia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

Betiko topiko gezurtiekin aurrera eta atzera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.

Sentimen gezurtietatik sortua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.

Zentzumen gezurtia zein zen galdetzen hasi zen, ukimena ala ikusmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 138. orr.

Nola etxegintzan, hasierako erregela okerra bada, eta eskuaira gezurtiak elkarzuta zaintzen ez badu [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.

2 (adizlagun gisa)

"Akats tipografikoarena" kontatu nion, gezurti gelditzeko beldurrik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain gezurtia (3); eta gezurti (9); eta gezurtia (4); eta gezurtitzat (3); gezurti bat (13); gezurti deitu (4); gezurti eta (10); gezurti halakoa (3); gezurti handia (3); gezurti hutsa (6); gezurti hutsak (3); gezurtia eta (5); gezurtia halakoa (3); gezurtia naizela (3); iragarpen gezurtiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus