Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gezurtero (ETCn 121 agerraldi) iz adkor gezurtia.
Robert Graves handia, eta gezurtero galanta ere bai. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 71. orr.
Artista behar du izan gezurteroak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 120. orr.
Doazela pikutara hipokrita eta santujale horiek guztiak, gezurteroak, gezurtero hutsak besterik ez dira. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 162. orr.
Gezurtero portatu nahi ez badugu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.