Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerizpe (ETCn 2.170 agerraldi) 1 iz itzalpea. ik gerizape.

Txilarrak soropiltzen duen gerizpe erraldoi baten harresi erraldoiaren itxura eta angelua dauka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Gerizpea bilatu eta jarri zara, ukalondoak belaunetan eta burua eskuetan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 67. orr.

Pinu baten gerizpean etzan ginen eta zigarreta bat erre.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Batzuetan gerizpean 45 gradutan egongo zara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Adela nire gerizpea bilakatu da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 154. orr.

Mihise eta estalkien gerizpearen segurtasunean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Pago gerizpeko gelara joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1081. orr.

Ekaitzean aterpe, sargorian gerizpe.  Elizen arteko biblia   Is 25,4

2 adkor kartzela.

Zer moduz erabili zaituzte gerizpean?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 67. orr.

Gogoan izango duk zelan esmuglatu nituen iraultzaile bi, eta hori dela eta gau bi "gerizpetan" igaro behar izan nituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten gerizpean (19); eta gerizpe (3); eta haren gerizpean (3); gerizpea bilatu (3); gerizpean babesten (3); gerizpean bizi (3); gerizpean eseri (3); gerizpean zegoen (3); haren gerizpean (9); zuhaitzen gerizpean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus