Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gerizape ik gerizpe.
1 gerizapean babespean.

Iurramendi mendiaren gerizapean egiten ditut lehen urratsak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.

Herria San Martinen gerizapean jarria da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 107. orr.

Katedralaren gerizapean eta kirol zelaietako mezetan dagoeno jendea, "Pax Castillana" Espainia osoan hedaturik egonen da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

Abere edo kabala baten gerizapean jartzen da urtea Txinan : ohoratzen dute garratoinaren urtea, zakurraren urtea, leoinaren urtea...  Herria   2004-01-15

Hazparneko herriaren gerizapean den haur zaindegia.  Herria   2004-09-09

Ibilaldi, bertsu-saio, hitzaldi, denetarik egiten da Begiraleak elkartearen gerizapean.  Herria   2001-01-25

Legearen gerizapean hetsiko dituzte zalukara Aldude eta Iholdiko bulegoak.  Herria   2004-01-08

Pantxoa Belin Basusarriar gaztea presentatzen da AB-ren gerizapean.  Herria   2001-03-08

Duela sei urte %-eko 9 egin zuen Panpi Brisset berriz berotzen da AB-ren gerizapean.  Herria   2001-03-08

2 gerizapeko izlag

Elizaren gerizapeko elkarte eta zerbitzuez.  Herria   2001-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten gerizapean (3); bere gerizapean (3); elkartearen gerizapean (9); etxearen gerizapean (3); herriko etxearen gerizapean (3); ren gerizapean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus