Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gatzak odola garbitzen du. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.
Itsasoa ikusi nahi nuen, ez nire arbaso hortz-urdinduna zetorreneko ekaiztsu hura, baizik itsaso epela, gatza datorrenekoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.
Bi libra arroz, piper batzuk, gatz inar bat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 262. orr.
Itsasoko gatzarekin nahastuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.
Dendan salgai zituen janari askok eta askok, gatz artean dizdizka, itsasoa ekartzen baitzioten gogora. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.
Eskukada bat gatz hartu zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.
Ez al diok gatza bota? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.
Gatz iodatua ere neurrian hartu behar da, osterantzean, hipertentsioa eragin baitezake. Berria - Gaiak 2004-12-23
Gatz iodatua ere neurrian hartu behar da, osterantzean, hipertentsioa eragin baitezake. Berria - Gaiak 2004-12-23
Haitzek, itsasoan zintzilik, uneoro zer galtzen duten, gatz hozkariak janda. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.
Platerean txorten berde mordoxka bat eta gatz busti pixka bat baizik ez zaio geratzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.
Bai gatzaren, bai koroaren zerga kentzen dizuet judu guztioi. Elizen arteko biblia 1 M 10,29
Eta haren etxea desegin, eta haren lurrak gatzez idortuko zituztela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.
Atzera hainbestetxo begiratzen baduzu, gatzezko estatua bihurtuko zara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 138. orr.
Gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.
Gatz eta hondarrezko basamortu hura. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 266. orr.
Lurralde guztia sufreak eta gatzak erreta dago. Elizen arteko biblia Dt 29,22
Aski zela 20 gramo gatz litro bat uretan nahastea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.
150 tona gatz bota dituzte Gasteizko kaleetan. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Ontzi bat urez bete, gatz pittin bat disolbatu bertan. Paduren gatz-usaina nabaria zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu zen. Elizen arteko biblia Has 19,26
Salzburgon gatz-meategi baten jabe zena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
Krakovian-edo, gatz meategi batzuk bazirela jakitea ez zen agian osa baliagarria izango, baina gatz mean bertan induskatuz eliza edo katedrala egin zutela jakitea oso garrantzitsua zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 15. orr.
Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.
Kozkor handiko gatz mordoak daude muinoetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.
Eta gatz haitz honetatik abiatuz Atlas izena duen mendia dago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.
Hirian Gatz Etxe deitu zioten Saltzen eraikinari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.
Lur honetan non palmondoak hazten baitira eta kresala gatz-trinkotzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.
Bainugelara joan nintzen berarentzako amonio-gatzak hartzera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.
Hor apalaren gainean dauden gatzak bota itzazu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.
Grisa da [zinka], eta bera osagai duten gatzak, berriz, koloregabeak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
Kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak: gatz arrunta izaki salbuespen bakarra, oso bestelako kontua baita horrena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.
Antzinako alkimian Ammonen tenpluko Gatz Amoniakoa zeritzona. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.
Gatz mineral batzuen kontzentrazioa doitzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.
Gatz hori, bada, erreduzitzaile gogorra da, erran nahi baita irrikan dagoela bere elektroi jakin bi jaregiteko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.
Lorpen handia izan zen jadanik kimikariek (Scheidekünstler) gatz guztiak bi genero nagusietara murriztu ahal izatea, azidoak eta alkalinoak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 231. orr.
Gatz-soluzioetan substantzia usaintsuak erabilita. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.
Giza giltzurruna ez da gai % 2 baino gehiagoko gatz-kontzentrazioa duen gernurik sortzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.
Elikagaietako olioak eta gantzak emultsionatu egiten dituzte behazun-gatzek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Baserritar ilustratuak izan nahi baitzuten biek ala biek, ume-umetatik: bi uharte, nekazarien ezjakintasunaren itsaso gatzik gabean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 56. orr.
Gatzik gabea, bizitasunik gabea, guretzat oraindik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 321. orr.
Kontakizunari gatz-ozpin pizar bat erantsi nahirik, ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.
Italiako idazleek berebiziko gatz, ozpin eta piperra ateratzen jakin dute dialektoen erabilera literarioari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.
Bere esaldietan gatz eta azukre zipriztinak zeuden beti. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 129. orr.
Solasaldi inuxente eta itxuraz tekniko bati gatz eta piper pixka bat jartzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.
Baina niri iruditzen zait olgeta hauek hotzak eta gatzik gabeak bihurtzen direla, geure burua jantzi ahala deboziogai horien ezerezaz jabetzen garenean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.
Haiekin konparatuz, gaur egungo hauteskunde-kanpainak gatzik gabekoak iruditzen zaizkit. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 87. orr.
Edo konplimenduren bat esaten dute, ez gatzik gabea baina liburu-usain nabarmenegikoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.
Gu askoz ere sentiberagoak gara, askoz hobeto egokitzen gara egoera batera edo bestera, gatzik gabeko alproja mugatu bat besterik ez da, batere erakargarritasunik ez duena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.
Ez, nire lurra erakutsi nahi dizut, nire gaua! -diot nik bere pikardiari gatza kenduz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 160. orr.
Elsbethek, ordea, ironia eta gatza goratu zituen nik erantzun hutsal bat ikusten nuen tokian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 215. orr.
Baina bizitzak ez du gatzik arriskatu gabe... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.
Gutxiengo sortzailea, historiaren aro guztietan munduko gatza izan dena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.
Debekuaren gatzak ematen zion bere gustua festa koxkor hari. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 47. orr.
Grisa da gainera Eskolapioetako nire hasierako magma horren kolorea: triste, gatzik bako, udazkeneko putzuen kolore mugagaitz horretakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.
Saunier Duval taldea izan zen atzoko etapari gatza eta piperra jarri ziona. Berria - Kirola 2004-08-05
Gatzik gabeko pilotak dira, haienak baino motelagoak, ez hain politak. Berria - Kirola 2004-01-15
Hankamuka egin ditut urrats batzuk gatz ale zaharrak zanpatuz, mareaje luze baten ondoren lehorreratu banintz bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.
Beharrezko dira desadostasuna, desberdintasuna, gatz alea eta ziape garaua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.
Abandonatua zegoen txirla bat hondarrezko muino baten gainean bezala, bizitzak bazterrean utzia gatzale lehorrez bete zedin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.
Harginak Italiatik ekarri zituzten, Torino aldetik, aurrealde jantzita utz zezaten eta haiek gatz loreak landu zituzten han, goitik beheraino, han, ezker-eskuin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.
Frantsesekin ere bazituen harremanak, hauek Kamargako gatz usaintsua eta Guérandeko gatz-loreak ekartzen baitzizkioten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.
Hondarra birrintzen da gatz-lorearekin fin-fin, irinaren pareko egin arte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.
Tomate berde frijituentzat, Sipseyren errezeta: Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.
Gurinak urrin ezin txarragoa zabaltzen zuen, arrainak, aldiz, freskura gatz-pipertua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.
baino gatz (3); baino gatz gehiago (3); bat gatz (3); beste gatz (5); beste gatz muino (4); bidean beste gatz (3); eta gatz (23); gatz apur (3); gatz artean (3); gatz bota (4); gatz eta (38); gatz eta biper (5); gatz eta piper (12); gatz gabeak (4); gatz gehiago (4); gatz gehiegi (3); gatz gema (4); gatz gutxi (5); gatz harri (4); gatz hori (3); gatz iodatua (3); gatz iodatuaren (5); gatz iodatuaren aldeko (4); gatz kopurua (4); gatz mineral (3); gatz muino (4); gatz muino bat (4); gatz ozpin (4); gatz pittin (3); gatz pittin bat (3); gatz pixka (9); gatz pixka bat (7); gramo gatz (5); lurraren gatz (4); tona gatz (10); tona gatz bota (4); zuen gatz (3)
baina gatza (4); bere gatza (3); da gatza (4); duen gatza (5); eta gatza (34); eta gatza bota (3); gatza behar (3); gatza bota (9); gatza botatzen (6); gatza eman (3); gatza eta (48); gatza eta biperra (3); gatza eta piperra (18); gatza euskal (3); gatza ez (3); gatza gezatzen (3); gatza gezatzen bada (3); lurraren gatza (5); lurraren gatza eta (4); lurreko gatza (4); mari sagardui gatza (5); ogia eta gatza (5); sagardui gatza (6)
eta gatzak (4); eta gatzez (10); eta gatzik (4); ez gatzik (8); ez gatzik ez (3); gatzaren atzetik (4); gatzezko estatua (5); gatzik ez (7); gatzik falta (3); gatzik gabe (8); gatzik gabea (6); gatzik gabeko (5)