Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gatzarri (orobat gatz harri g.er.) iz lur gaineko edo lurpeko hobietan aurkitzen den gatza.

Hirian Gatz Etxe deitu zioten Saltzen eraikinari, jabeak, atsegin zuena bestalde, gatz-harriari zor baitzion haren fortuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Sardiniako gatz-harriz landuriko biolin batzuen erdian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Bibliako Loten emaztearena izan zitekeen irudia […] gatz-harri bihurtua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Planoak egiteko aukeratu zuen arkitektoak, ordea, ezin irudika zezakeen gatz-harrizko aurrealdea, batez ere Pragako eguraldi heze eta bustian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

Larraldeko gatzarrietan, beherean, langile xume batzuk lanean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 318. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus