Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garratz 1 izond ahoan halako laztasun edo mintasuna eragiten edo sentiarazten duena. ik mikatz; gazi ; min ; latz.

Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Indiako limoiak (hindiz ninbu) ttikiak dira eta oso garratzak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Gerezi gozoak gorriak dira/eta garratzak horiskak; gerizondo garratzak berandu/loratzen dira, gozoak goizago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 40. orr.

Madarikazioa dakarren ur garratza.  Elizen arteko biblia   Zen 5,18

Txistor xaxtar hari esker errazago sartuko zen ardo garratza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Barraren kontra jarri, zinegotzi baten eta abokatu baten artean, eta garagardo garratz bat edan nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Esnea hartzituz lortzen den edari garratza eta gasduna da kefirra, jogurtaren antzekoa.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Ezein janari edo edari ezin da aldi berean gozoa eta garratza izan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 342. orr.

Bi eskola-ume, hamabi xentimoren "goxoki garratzak" erosi zituztenak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

Bafada garratz batek zulatu zizkidan sudur-eztarriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Eskuetan oraindik sexuaren usain garratz eta sarkorra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.

Ke garratza, sarkorra, trinkoa, gozoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Ahoaren bi aldeetako tolesdura garratzak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

Hortzak garbitu zituen ahoko zapore garratza ezabatzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.

Ozpinaren zaporea zuena, minkorra eta garratza....  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.

2 irud

Malko garratzak zerizkiola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 39. orr.

Zerk larritzen hau horrenbeste, hilkor hori, horren negar garratzari ekiteko?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

Beste 17 ekaitz garratz ageri dira 150 urte horien artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Tragoan hustu zuen, aurpegian keinu garratz bat marraztuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 173. orr.

Oihua, oihu garratz zorrotza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Oihu garratzak izango dira Jaunaren egunean.  Elizen arteko biblia   So 1,14

Gitarra doinu garratz, baina hala ere ederrak, entzuten ziren tarteka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.

Hil zorian erruki eske isuritako hitz garratza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Ikusi zuen Jaunak israeldar guztien atsekabe garratza.  Elizen arteko biblia   2 Erg 14,26

Eta hor hasi zen hitz garratzez gaitzesten liberalismoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.

Hitz gozoen ondotik irainik garratzenak irten ziren haren ahotik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Aipamen garratzak egin ondoren saltzailearen egoismoaz eta diru-goseaz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 138. orr.

Sasi errezko usain garratz bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Gaur egungo giro politikoa garratzagoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Ez zen nehondik ere ados Paristik heldu ziren manu garratzekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

Porrot argi eta garratza.  Berria - Mundua   2004-09-07

Gorrotoz eta urrutiminez oratutako sentimendu garratza nigan azkartzen ari zela nabaritu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Eztabaida garratza piztu bazuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.

Gurasoek gero eta harreman garratzagoak dituzte seme-alabekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 201. orr.

Sekretu garratzen bat gordetzen duk hik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 55. orr.

Bere bekoki altu eta begi urdin garratzekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

Une batzuetan argitasun garratzez ikusten dut dena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 302. orr.

Nire nahigabea, nire nahigaberik garratzena, bekatutik datorkit.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Mila jostorratz herdoildu aldean, leihorik gabeko begirada, zafrada garratz bat bihotzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 272. orr.

Alertzea [...] bere zukuaren mikaztasun garratzarengatik pipirik eta zomorrorik ez hartzeaz gainera, suarekin ere ez da pizten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

3 (erkaketetan)

Zitroin berdea bezain garratza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 72. orr.

Ozpina bezain garratzak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 262. orr.

• 4 (izen gisa, ezkerrean -en atzizkia duela)

Baina, eskuaz xukatzera egin gabe, ezpainetara erortzen utzi zituen, malkoen garratzak egoera are garratzagoa gozatuko ziolakoan-edo.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.

Taldeburuaren manua bete, eta listuaren garratza irentsi behar izan nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.

Heineken botilen kristal berdeak ez du keruaren garratza ostentzen atetzarraren goma lirdingak klik egiten duenean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.

Zaporearen gazi-garratza.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Gerraren garratza ala amodioaren gozoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

-Ikusten duzuenez, botiken garratza baino ez dut dastatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 309. orr.

Edipo ahots bikoa zen, txokolatearen gozo-garratza bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Zaporearen gazi-garratza.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

5 (adizlagun gisa)

Eta goragalea sentitu nuen, azkar, garratz, higuingarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

-Aukera-aukeran etorri zaizu dirua, nonbait -aipatu zuen, garratz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 142. orr.

Bada jende bat, pentsatu zuen Ruche jaunak, garratz, ergelkeria barra-barra ematea baino merezi ez duena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 326. orr.

–Barre egiten duzu! –erantzun zion garratz samar Erresuma Batuko herritarrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.

Garratz mintzo zen, bisai-ozpin, nagusi batek menpekoari errieta eman behar dioneko baldintza gutienekoak betez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Gaur ere garratz kexatzen naiz, nekez eusten diet neure aieneei.  Elizen arteko biblia   Jb 23,2

Lilyk bortitz eta garratz aldarrikatu nahi zuen Pauli laguntzeko zeukan gogoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 101. orr.

Eta hortzak garratz sentitzen baitituzu ahoan, limoi bat jan duzunean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Eta arnoa ezpainetaratu nuen, eta haren gozoa garratz egin zitzaidan bat-batean...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus