Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordubetez loak hartu ondoren arropa zikinak plastikozko poltsa batean sartu eta garbitegira abiatu zen lixiba egitera. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.
Ikuzgailu asko zeuden ilaran garbitegi publiko hartan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.
Arropa bustiak edo hezeak garbitegira eraman behar dira. egin zen arropa-garbitegiko bizimodura. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.
Galdakaoko eta Txagorritxu ospitaleetako garbitegiak. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Garbitegiak zeuden ibaira iritsirik, mandoak belaze gozoan askatu zituzten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.
Emakumeek lixiba egiteko garbitegia izango zela erreka-zulo hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.
Badugu Donibane Lohizunen [...] ur galduen garbitegia. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 149. orr.
Azken bi urte hotan, obra ainitz gisa hartarat akulatuz, ur garbitegi hortako muntadura guziak handitu eta berritu dituzte. Herria 2005-05-05
Ondo hortako urgarbitegiaren ixurkiak behar baitu leihorretik hein bat urrun, hiru ehun metrotan segurik, espresuki muntatu tresna horri esker itsas zola zilatuz eginen zaio ixurki horri bere bidea. Herria 2003-07-10