Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
garbantzu (36 agerraldi, 18 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 266 agerraldi) iz urteroko barazkia, hazi biribilak, horixkak eta jateko onak ematen dituena; landare horren hazia (Cicer arietinum). ik txitxirio.
Garbantzu, lenteja edo indaba zakuak garraiatzen baitzituzten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.
Garbantzuak onak daude. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 49. orr.
Inoiz probatu ditudan garbantzurik gogorrenak atera dizkigute gaur bazkaritan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.
Gero, koilara bete garbantzu ahoan sartu dit. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.
Zopa bikain bat, eltzekoa gantzez eta garbantzuz baina azafrairik eta piperrik gabe. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
direla garbantzuak (3); garbantzuak eta (3)