Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txitxirio 1 iz urteroko barazkia, hazi biribilak, horixkak eta jateko onak ematen dituena; landare horren hazia (Cicer arietinum).
Ohi bezala, zerbitzari siriarrak botila erdia eta txitxirio batzuk atera zizkigun. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 109. orr.
Ez ziren zain geratu, hurrena zer ikusiko: ez lapikoa txitxirioekin kea dariola lurrean, ez galleta-papurrak ilaran ate ondoan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 19. orr.
· Bere burmuina haizez beteriko buñuelo baten ezerezean dingilizka ari zen txitxirio bakarti eta ttipia baino ez zen. Berria - Kultura 2006-03-02
2 (hitz elkartuetan)
Bere korolaren goialdean txitxirio-txerto bat jartzearen gorabeherari aurre egitekotan zen. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.