Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cervino mendiaren, giza hiltzaile horren, piramide garai beldurgarria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.
Gela garai hotz huts goibelek arindu egin ninduten eta gelarik gela ibili nintzen kantari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.
Salako kupula garaiaren azpian ezagutu nuen Beatriz. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.
Bazen han kutxatxo luzanga eta garai bat, estalkirik gabea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.
Bata ilehoria zen, eta garaia; bestea apur bat baxuagoa, eta ilebeltza. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Aletegiak leku garaian jarriko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.
Hemen goian Uraletako mendaterik garaienean gaude, eta, beraz, maldan behera joan behar da hemendik aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 158. orr.
Gotorlekurik garaieneko tokirik gorenetik mintzatuko banintzaio bezala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 315. orr.
Adreiluzko bi espaloi ikaragarri garairen artean sakon zihoan kalezulo xaxtar batean sartu ginen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.
Lepo garai urdineko jaka gris batez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.
Unibertsitarioen langabezia tasa garaia izan daiteke, lan egiten dutenen proportzioa ere garaia den arren. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 29. orr.
Urtez urte ehuneko hori gero eta garaiagoa delako. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 161. orr.
Pentsatu nuen Lajosek helburu garai eta ilun samarren batek bultzatuta uko egin ziola bere gaitasunak lantzeari. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.
Erudizio honen ildotik saiatzen da filosofia bera, eta batasunera iritsi ere iristen da, baina era askoz garaiago eta jainkozkoagoan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 82. orr.
Libia Garaian hemezortzi gradu eta minutu batzuen altura du, itsasoz eta leihorrez aipatu ditudan zertanetara eta uhartetara joanez, ikusi dut Antartika hirurogei gradu eta minutu batzuetan zela. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 95. orr.
Alpe Garaietan, izoztegien oinetan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 275. orr.
Beste sakonune bat ikusi genuen, lau bat oin luze, hiru bat oin zabal eta sei edo zazpi oin garai. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.
Turingo Castello plazan sei metro garai eta hogei metro luze zen horma arrosa bat jarri zuen. Berria - Kultura 2004-04-11
Ibaia erabat libre utzirik, bazter bakoitzean hegi etenik gabe bat zuen eratua, sei-zazpi bat metro garai, ilargiaren argitara elurraren distira bikainaz distiratzen zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.
Jatorriz, antzezle bat zen soilik, hipokrita delakoa, koturnoaren gainean garai, beltzez edo purpuraz jantzirik eta aurpegia mozorroak handiturik, koruko hamabi kideen antzezlagun bakar. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.
Nola zerua lurraren gainetik garai, halaxe nire jokabidea zuenaren gainetik eta nire egitasmoak zuenen gainetik. Elizen arteko biblia Is 55,9
Bonsai bat bezain ttiki ala hemengo sekuoiak bezain sendo eta garai haziko den. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.
Emakume garai eta sendoa da, berrogeita bost urte ingurukoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.
Gizon garai argaldua zen, aurpegi-zorrotza, argi-itxurakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Pertsonaia hau gorpuzkeraz garaia zen, itxuraz xaloa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Egunsentiko freskuran atera baziren ere, ederki asko berotzen zuen labe garaiak. Bessemer altzairua Bilboko Labe Garaietatik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.
Bergarako Labe Garaietako langileen argazkia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 27. orr.
Labe Garaietako eraikin erraldoiek. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 39. orr.
Nahiz bere labe garaian urtzen duen herdoileriaren eros prezioa azkarki hupatu zaion, EDF-ak apaldu dio elektrika indarraren prezioa. Herria 2003-02-27
biarno garaiko ondarearen (8); gazte garai (6); gizon garai (27); gizon garaia (20); gizon garaia zen (8); labe garaiak (11); labe garaien (7); labe garaietako (9); mendi garai (13); mendi garaiak (8); metro garai (14); metroko garaia (8); nafarroa garaia (16); nafarroa garaian (17); nafarroa garaiko (24); oso garaia (15); toki garai (7)