Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
[Pilastren] gainean bermatzen dira galerietako gapirioak eta teilatuak eusten dituzten habeak, ganga baino beherago geratzen direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.
Gangaren erdian argia sartzeko irekidura bat utzi behar da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.
Erromatarren ganga bidezko eraikuntza handi horren garapen zoragarria. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.
Hilobiko gangaren harri zapalak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.
Denen gainean, piramide gisako ganga harro bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Oraingoan, kandelaren argiari esker, korridoreetako horma biluziak eta harri beltzezko gangak ikusten ahal nituen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 76. orr.
Bazen han [meatze-zuloan] nire eskuko hatzen luzerako estalaktitarik gangatik zintzilik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Puntu batean ganga abaildurik zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.
Gangako giltzarri izateko balio izango lioke Frantziak munduari. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 162. orr.
Bigarren patioan barrena abiatu zen, ezkerretara, gangaz estalitako pasabidea zeharkatu ondoren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.
Berriz argitu zen ganga esferikoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 404. orr.
Gero bazarra bisitatu dugu, Irango handiena eta munduko zaharrena ganga-egitura dutenen artean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 97. orr.
Elisa pabiloiko ganga-formako korridore luzean barrena joan nintzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
· Mirarik, Alex imitatuz, gurutzeria-ganga miatu zuen, zer ikusiko. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 170. orr.
Izarrik gabeko zerua, hodeietako zeru-ganga gorrixka, hiriko argiak islatzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.
Nik ere ikusi nuen nola etzaten zen luze zeru gangan gure telegrafista, Zdeni?cka. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 50. orr.
Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen, kamera geldoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.
eta ganga (4); ganga bat (4); ganga formako (3); gangen azpian (3); kanoi ganga (3); zeru ganga (4)