Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bobeda 1 iz luzetara edo zeharretara biribildua den sabaia. ik ganga.

Erdian, 15 metrako eskailer harrigarri bat, basamarmolezko zizelkadurekin, bobeda baten pean.  Herria   2002-10-03

Gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.

Kapitelik eta astragalorik ikustatu nuen, frontoi hiru-ertzik eta bobedarik, granitoaren eta marmolaren handioskeria lausorik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Kobazulo honek bobedako zirrikitu guztietarik tantaz tanta erortzen den ur ugaria isurtzen du. garteren lanik ezagun eta esanguratsuena: Victoria Eugeniako bobedakoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.

Lurretik hamar bat metrora, sabaiak bobedaren forma zeukan, argiari bidea egiten zion linterna eta guzti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Leku honetan bobedaren eta zinborioren aztarna argiak ikusteko aukera izango dugu, egungo teilatuaren azpian.  Berria - Kultura   2004-06-19

Itzal handia, bobeda besarkatzen duten harzurizko leiho txikiek argituta, are handiagoa.  Berria - Kultura   2006-01-12

Konturatzerako, ordea, bobeda gaineko zulotik zetorren argia guztiz desagertu da, harkaitz tzar batek estali baitu ahoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.

Izuturik, bobeda aurreko zulorantz hasi naiz, txapla-txapla eta erdi igeri urdurian, handik zuzenean itsasora irteteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hondatuago dago, batere zaindu gabe, baina oraindik agerian ditu zenbait xehetasun ikusgarri: bobeda nagusia, leiho eta ate batzuen atalase dotoreak, aldarearen atzeko horman margotutako apostoluen irudiak...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.

Inguru hauetako jende guztiak Balearri deitzen dio, baina jende gutxik daki harkaitz-mendiak iparretik hegora zeharkatzen duen bobeda handi bat daukala bere altzoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Adreiluzko bobeda erdizirkularra duen soto batean geunden.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Begiak ohitu zaizkidanean, gainean bobeda-itxura duen ibilgune moduko haren zoruan lanperna mordoa ikusi dut, inoiz ez bezainbatekoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Izan ere danierazko hwalt horrek arku nahiz bobeda-itxurakoa esan nahi baitu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus