Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ganadu 1 iz abere multzoa. ik azienda.

Ganadua kanpoan bazegoen, kortan gordetzeko lana hartuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Danimarkatik 2.500 tona belar ekarriko dituzte bihar, ganaduak bazkatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Ganadua gizentzeko produktuak saltzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Haurrek ganadua askan edatera eramateko prestatzen direla.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Janari kutsatuekin elikatutako ganaduak gai kutsakorrak pilatuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Ganadua ferian saltzera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.

Ganadua kamionetatik jaitsarazi, eta pabiloi handi batera eraman du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

Bazekien ganadua ongi gobernatzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

Eskortak harrizkoak ziren; ganadua ugaria, argala eta adar-luzea zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Ganadua perraten bere behar handia egiten eban.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.

Ganaduarentzako belarra eta lastoa edukitzen du hor.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Ganaduentzako bedarrak egin, esate baterako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.

Ganaduarentzako bagoiak zeudean han zain.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 55. orr.

2 (mota adieraziz)

Baita ganadu xehean eta larrian ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3810. orr.

Gehiegizko beroak erre egiten ditu landa guztiak; oso ganadu gorri gutxi haz liteke; beti daude laborantzarako aski ganadu ez izateko arriskuan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gauaz ateratzen ginen ganadu-jatekoak egitera.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 33. orr.

Ganadu putzuetako ur zikina besterik ez zegoen edateko sarritan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 21. orr.

4 abelburua.

Eta ehiza ondoko gau bakoitzean, mendekuz bezala, bidaztiren bati erasotzen edo ganaduren bat hiltzen zuen piztia hark.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Ukuiluko ganaduren baten ezinegona sumatu zuten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 39. orr.

Heliosen txahal eta ganadu gizenak ikusiko dituzue]  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edo ganadua (3); eta ganadu (3); eta ganadua (5); eta ganaduaren (3); ganadu eta (3); ganadu guztia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus