Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azienda 1 iz aberea; haragitako eta esnetako hazten diren abereen multzoa.

Goizean goiz, sua berritu eta aziendak, zaldi eta behor, brasaren gainetik saltarazten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Aziendak, abelgorriak eta ardiak ere ez omen dira ostiralean mendira eraman behar, eta horrelako uste eta usadio zenbait badira bazterretan, bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.

Ordu aldaketa hau gehien nozitzen dutenak, halere, bai al dakizue aziendak eta haurrak izaten direla?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 414. orr.

Beste herri batzuetan, egun honetan, etxeko aziendei, isatseko buztan-puntak mozten zizkieten, eta ile-zurda horiek bedeinkatu eta erre, Aitagure bat esaten zen bitartean: aziendak bedeinkatzeko moldea omen zen hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Behi dolutua ikusi eta marru lazgarri haiek aditzeak haserrearazi egin zuen Temple, eta azienda hiltzerakoan egiten diren basakeriak ekarri zizkion gogora.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Hori izan zen hasiera, eta hala pixkanaka gidatu zuen abeletxeetako aziendarekiko eta makineriari buruzko ardura zehatzetik biologiaz eta zientziez oro har arduratzera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Behi, ardi eta txerri aziendaren diagramekin hasten zen, eta, hurrena, gero eta arrantxo konplexuagoetarako abeletxeen eta bazkatokietako tresnerien diseinuak zetozen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Azienden azpitarako baliagarri den horbel, garo, lasto, ihi eta beste, azpitarako guztiak izan dira ihaurkin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

2 (izenondoekin)

Horra gainera gizateria, eta ezkatadun animalia igerilari isilak eta azienda gizenak eta piztiak eta hegazki koloretsuak, urgune gozatsuetara maiz jotzen dutenak hilak ohoratzen dituzte, azienda beltzak sakrifikatzen, jainko maneei opariak eskaintzen eta, zenbat eta okerrago aurkitu, gogotsuago jotzen dute erlijiora.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Etxeko abere-aziendak hartu eta, sokatik trailan, itzuli bat edo beste -auzo batzuetan hiru eta zazpi ere bai- emanaraztea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Eguraldi txarrez, neguan abere-aziendak behartuta sentitzen zirenean, hantxe kobazuloko lizar-abarrak eman.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Behi-aziendarekikoak dira Templeren sentipenik sakonenak; maitasunaren antzeko sentipenak ditu harekiko: samurtasuna eta errukia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 272. orr.

Antzeko zerbait egiten omen diote behi-aziendari; lepoa moztu baino lehen, hanketatik zintzilik jartzen dituzte, eta burura jaisten zaie odola, eta hori hiltegi zuzenetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Iragarle ttiki eta haziago, animalia-hegazti-azienda, edozein eta edonor zitzaion balios, susmo-zirkinik bideratzen bazion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.

4 ahuntz-azienda (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi)

Behi, ardi, zaldi eta ahuntz azienda lehiaketak antolatuko dituzte eta ez dira faltako talo-egileak eta txorizo, gazta eta bestelako saltzaileak.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-10-09

Behi-azienden, ardi-azienden, ahuntz-azienden, txerri-azienden, zaldi-azienden eta hegaztien inguruko datuak erabili dituzte horretarako.  ETC-prentsa   Berria, 2006-12-02

Zaldi, behi, asto eta ahuntz aziendak ugari eraman zituzten.  ETC-prentsa   Berria, 2007-12-14

Paula Jauregi biologo eta biokimikariak behi eta ahuntz azienden immunitate sistema izan du aztergai Nafarroako Unibertsitate Publikoan defendatu berri duen doktore tesian.  ETC-prentsa   Berria, 2013-04-18

Espainiako Elikadura Kodeak honako definizio hau ematen du haragiari edo okelari buruz: bobido, artabere, suido (basurdea), ahuntz-azienda, ekido eta kamelido osasuntsu eta baldintza higienikotan hildakoen gihar jangarrien atalak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Oro har, debekaturik dago ahuntz azienda sartzea zuhaitz edo zuhaixka espeziak dituzten mendietan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen aldaketa, Nafarroako Parlamentua, 2007

Ahuntz-aziendaz ahuntzainak arduratzen dira.  ETC-entziklopedia   Abeltzaintza, Wikipedia

Behi, ardi, zaldi, txerri zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita.  ETC-entziklopedia   Lana (udalerria) Wikipedia

Sukar aftosoa edo ahoeria behi, ardi, txerri eta ahuntz azienden gaitza da.  ETC-entziklopedia   Sukar aftoso, Wikipedia

Abere-hazkuntzak ez du halako muntarik (ardi- eta ahuntz-azienda, gameluak) eta yemendarrak gero eta ardura handiago ari dira jartzen arrantza-baliabideen ustiapenean. ETC-entziklopedia   Yemen, Wikipedia

5 ardi-azienda

6. Rieti probintzian, izurrite oso larria zabaldu zen, behi- eta ardi-azienda guztiak krudelki garbitzen ari zena, eta ez zen erremediorik ikusten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 824. orr.

6 asto-azienda (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Behi- eta asto-azienda askoz ere murritzagoa da. Arabiako zaldiak desagertzear daude, ehiztariek ia erabat kalitu dituzten basamortuko basabereak bezala. ETC-entziklopedia   Saudi Arabia, Wikipedia

7 azienda beltz txerria.

Ezbeharrak daramatzan edonon hilak ohoratzen dituzte, azienda beltzak sakrifikatzen, jainko maneei opariak eskaintzen eta, zenbat eta okerrago aurkitu, gogotsuago jotzen dute erlijiora.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

8 azienda gorri

Horrekin batera, senarraren jeloskor zegoen, eta inbidiagarria zitzaion Jainkoak emana zion emazte mardul sendoa, "azienda gorria" haren iritzian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.

9 azienda handi (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Gure lurretan kolonizatu dira eta haiek dira azienda handien jabe, lur handien jabe, aberastasun naturalen jabe, haiek gobernatzen dute herria, haiek agintzen dute, legeen jabe dira.  ETC-prentsa   Argia, 2006-09-24

Orreagako, Iruñeko eta Ziortzako monasterioek azienda handiak zituzten, eta horiek bazka zezaten saroi ugari zeuzkaten euren jabetzan.  ETC-prentsa   Berria, 2018-10-04

Lurjabe errentadun handiek eta azienda handien jabeek, nagusi baitziren udaletan -edo eragimen handia baitzuten behinik behin-, trabak jarri zizkieten luberritzeei.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

Aipatutakoa azienda handien kasua dugu, ungulatu handiena partikularzki, izan dadin oreina (Cervus elaphus), basurdea (Sus scrofa), orkatza (Capreolus capreolus), sarrioa (Rupicapra rupicapra), eta abar.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014

Batzuetan, eraikitzeko lurra trinkotzen denean edo egunero azienda handia lurzoru beretik igarotzean, landareek sustraiak bota ezin izatea eragiten du, eta beraz, lurra antzu bihurtzea.  ETC-entziklopedia   Lurzoruaren kutsadura, Wikipedia

Orreagako, Iruñeko eta Ziortzako monasterioek azienda handiak zituzten, eta horiek bazka zezaten saroi ugari zeuzkaten euren jabetzan. ETC-entziklopedia   Saroi, Wikipedia

10 azienda larri

Zirudienez, aker hura oso ondo konpontzen zen hango azienda larriekin, eta lasai asko ibiltzen zen batera eta bestera haien sabelen azpian, bere etxean balego bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

11 azienda xehe (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Geu garen azienda nagusiak jaten zituenak batzuk, baina baita gero geuk jango genituen azienda xeheak zein larriak jatekoak ere.  ETC-prentsa   Argia, 2016-10-16

Artzainek, tutua jorik, azienda xehe guzia bildurik zuten eta lur komunaletara igo ziren larre bila.  ETC-literatura, saiakera   Etxera bidean, Xamar, Pamiela, 2018

Goizaldean jaiki, oiloei eta azienda xeheari jaten eman, gizonen lehen otordua zerbitzatu, haurrez arduratu, eta soroetara joaten da, edo basora, edo baratzera.  ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Oro har, azienda (abeltzainak hazitako abereak edo animaliak) bi taldetan sailka daitezke: azienda larria (behiak, behi zezenak eta zaldiak) eta azienda xehea (ardiak, txerriak eta ahuntzak). ETC-entziklopedia   Abeltzaintza, Wikipedia

12 azienda zuri (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Kabalea urrundu bere adar eta hostajetik, baita azienda zuria ere: mertxikadi handi bat inausi eta ebakitako adarrak garbitu ondoren ia pozoiak garbitu zuen artalde baten grabiolak jasoak ditu "Saint-Louis Globe Democratic"-ek 1893an.  ETC-prentsa   Argia, 2007-10-21

Ardi-azienda edo azienda zuria zaintzen artzainak aritzen dira.  ETC-entziklopedia   Abeltzaintza, Wikipedia

Bestela, azienda zurian Karrantzako ardi muturbeltz eta Karrantzako ardi muturgorriak ditugu, eta azienda gorrian behi montxina. Azkenik, Enkarterriko billanoak ere aipatzekoak dira. ETC-entziklopedia   Enkarterri, Wikipedia

13 hegazti-azienda

Iragarle ttiki eta haziago, animalia-hegazti-azienda, edozein eta edonor zitzaion balios, susmo-zirkinik bideratzen bazion (Ik. Urtarrilak 24koa, Martxoak 15 eta 28koa, Maiatzak 28koa).  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 336. orr.

14 mando-azienda (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Zaldi- eta mando-aziendak gobernatzeko buruan jartzen zaizkien uhalek eta ahokoak osatutako multzoa da. ETC-entziklopedia   Brida (zaldia) Wikipedia

15 txerri-azienda

Urtetan berak egindako planoak biltzen zituen liburu bat eman zidan, honako izenburuko honetakoa: Beef Cattle Behaviors, Handling, and Facilities Design eta nik liburuko diseinu konplexu eta ederrak miretsi nituen, eta orobat liburuaren aurkezpen logikoa; izan ere, behi, ardi eta txerri aziendaren diagramekin hasten zen, eta, hurrena, gero eta arrantxo konplexuagoetarako abeletxeen eta bazkatokietako tresnerien diseinuak zetozen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

16 zaldi-azienda (corpusean ez dago; ETCn 58 agerraldi)

Santa Luziako feriak ospe handia du zaldi aziendarako azoka gisa, eta han elkarrekin nahastuta ikus zitezkeen baserritarrak eta ijitoak, tratu bizian preziorik onena lortu nahian.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-14

Zaldi aziendaren feria, Gariton de Ripaldan, Nafarroako Erresuma futbol estadioaren atzekaldean.  ETC-prentsa   Berria, 2006-07-07

Urtero bezala, Iruñeko zaldi aziendaren feria egin zuten, Nafarroako Erresumaren atzealdean, eta ganaduzaleak kexu ziren, gutxi saltzen dutelako.  ETC-prentsa   Berria, 2006-07-08

Behi-azienden, ardi-azienden, ahuntz-azienden, txerri-azienden, zaldi-azienden eta hegaztien inguruko datuak erabili dituzte horretarako.  ETC-prentsa   Berria, 2006-12-02

Zaldi azienden eta artzain gazten lehiaketei erreparatu zieten, batez ere, bisitariek.  ETC-prentsa   Berria, 2008-10-08

Goizean goizetik, hainbat erakustoki egongo dira ikusgai; besteak beste, zaldi aziendak eta bestelako abereak eta nekazaritzako tresnak ikusteko aukera egongo da.  ETC-prentsa   Berria, 2009-12-12

Azkenaldiko joeren artean, zaldi azienden igoera "ikusgarria" nabarmendu dute, gero eta gehiago kontsumitzen baita, eta esportatu ere bai: batez ere, Italiara.  ETC-prentsa   Berria, 2019-10-13

Egindako lanak bere fruituak eman ditu, eta, iaz, lehen aldiz, zaldi azienda tokiko animalien arrazetarako laguntza lerroan sartu zuten.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-07-19

Besikula-estomatitisa gaitza eragiten du birus horrek behi-, txerri- eta zaldi-aziendan eta, zenbaitetan, gizakietan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Leku batzuetan ahuntz- eta zaldi-aziendak garrantzitsuak dira, kunikultura edo untxi-hazkuntza, eta erle-hazkuntza.  ETC-entziklopedia   Abeltzaintza, Wikipedia

Oro har, behiei abelgorriak esaten zaie (bertako arraza gorriei, behintzat); ardiei, abelxuriak; eta zaldi-behorrei, abelbeltzak, agian garai batean Euskal Herria Euskal Herriko zaldi azienda nagusia pottokak zirelako.  ETC-entziklopedia   Abere, Wikipedia

Ahokoa zaldi-azienden ahoan jartzen den burdinazko tresna da, eskuz gobernatu ahal izateko.  ETC-entziklopedia   Ahoko (zaldia) Wikipedia

Nekazaritza (bananak, kafea, kakaoa, artoa, tabakoa, azukre kanabera eta barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zaldi azienda) dira ekonomiaren oinarriak.  ETC-entziklopedia   Chiriqui, Wikipedia

Hiriko jardunbide nagusia nekazaritza, abeltzaintza (ganadua, zaldi-aziendak, elur-oreinak) eta larru-salerosketa da. ETC-entziklopedia   Verkhoiansk, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azienda hilen (4); azienda hiltzen (3); baina azienda (3); zen azienda (3)

ukuiluko aziendak (3)

behi aziendari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus