Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galtzontzilo (ETCn 884 agerraldi, horietatik 171 azken sei urteetan; orobat galtzontzillo ETCn 126 agerraldi, horietatik 94 azken sei urteetan; orobat gantzontzilo g.er., kaltzontzilo g.er. kaltzontzillo g.er. eta kantzontzilo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian galtzontzillo agertzen da) iz pl galtzazpiak. ik galtzontzillo.

Arestiko galtza kirastuen ordez, galtzontzilo luze batzuk jantzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Prakak eta galtzontzilo urdin argiak erantzi nizkion hantxe.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Fresko... horixe! kaltzontzillo luzeak ibili behar...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.

Galtzontziloen oihal finaren atzean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 32. orr.

Galtzontzilotan irten zaitezke oholtzara.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

Irudi erridikulu samarra zeukan, han gela erdian zutik kieto, kantzontzilotan eta kamiseta erdi jantzita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 136. orr.

Aski barregarria sentitzen nintzen Edurneren aitzinean galtzontzilo hutsetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

Gizon errespetagarriak galtzontzilo hutsetan dagoela ere jarrai zezakek errespetagarria izaten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Xaharra eskaileretara atera zen laster, atorra eta kaltzontzilo hutsean, aztoraturik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.

Karrajoan zeuden laurak, galtzontzilo hutsik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.

Galtzontziloen zirrikituan labaindu zuen eskua, eta zakila igurtzi zidan behatzekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Agerikoa zen galtzontzilopean biok zakila gogorturik geneukala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 90. orr.

Monjaburuak agindu zuen ezetz, pikondoak kendu beharrik ez zegoela, baina pikoei banan bana gantzontziloak janzteko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

· Baimena eskatu gabe, galtzontzilotik tiratu zuen, beheiti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

· Galtzontzilo pare guztiak jarri zituen [ordenagailuaren] botoien gainean, kotoizko galtzontziloak, botoiak babesteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus