Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galtzontzillo (corpusean ez dago; ETCn 126 agerraldi, horietatik 94 azken sei urteetan; orobat galtzontzilo ETCn 884 agerraldi, horietatik 171 azken sei urteetan; Euskaltzaindiaren Hiztegian galtzontzillo agertzen da) iz pl galtzazpiak. ik galtzontzilo.

-Oso ondo, Eugenio, erantzi prakak eta galtzontzilloak.  ETC-literatura, saiakera   Ezpainak arrainak bezala, Karlos Gorrindo, Erein, 2015

Bizpahiru alditan, galtzontzillotan ikusi nuen neure burua dendatik kanpo, erdi lo, hura guztia zer demontre zen itaunka.  ETC-literatura, saiakera   Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015

Txirriken bidez mugitzen dituzte sokak, eta mutilaren galtzontzilloak neskaren kuleroen parean geratzen dira.  ETC-literatura, saiakera   Gizajoen katalogoa, Joxean Agirre, Elkar, 2016

Josebak Iratik baino lehenago lortu zuen nikia, galtzak eta galtzontzilloak eranztea, eta ohe ondoko gau-mahaitxoko kajoitik kondoi bat hartu zuen.  ETC-literatura, saiakera   Airearen isla, Mikel Hernandez Abaitua, Elkar, 2016

Aitak -durduzaturik eta galtzontzillotan- eta anaiarrebek eginahalak egin zituzten ulertzeko zein ote zen nire erruz beren gain hartu behar zuten fardel hori, eta ama lasaitzen saiatu ziren, baina alferrik.  ETC-literatura, saiakera   Ihesi doana eta gelditzen dena, Elena Ferrante (Miren Iriarte), Igela, 2016

Eta hori ez zen okerrena: konturatu zen amets egin bitartean hazia isuri zuela, eta arropa kendu gabe zegoenez, galtzontzilloetan ontzi bat esne trinkotu bota izan baliote bezala sentitzen zuen hankartea.  ETC-literatura, saiakera   Herioren mandataria, Joseba Lozano, Erein, 2016

[...] etxean nire ondoan ikusteak gizon kankailu motel hura, keinurik txikiena eginez gero obeditzeko prest zegoena beti, eta abaildua halere, beti esanekoa salbu eta arau funtsezko batzuk errespetatu behar zirenean, hala nola komuneko tapa altxatzea pixa egin baino lehen, bainuontzia garbi uztea edo galtzerdi eta galtzontzillo zikinak lurrean andalapuntaka botata ez izatea.  ETC-literatura, saiakera   Ume galduaren historia, Elena Ferrante (Fernando Rey), Igela, 2016

Pixontzi zahar bat, hainbat botila huts, erabilitako bizpahiru galtzerdi eta galtzontzillo zikin, mukiz eta haziz lohitutako kleenex lehor zenbait, eta, bestelako objektu txiki batzuen artean, hauts, tabako xehe, ogi-birrin, eta pubis-ile geruza gotor baten azpian, hantxe azaldu zen, azkenean, zorioneko gure/zure koadernoa.  ETC-literatura, saiakera   Hauts haietatik, Unai Villena, Elkar, 2016

Ni galtzontzillo kakaztuak garbitzen, urde halakoa, eta bera hari etxebizitza txukuntzen. ETC-literatura, saiakera   Azken patriarka, Najat El Hachmi (Jexuxmari Zalakain), Txalaparta, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus