Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
galtzazpi (11 agerraldi, 7 liburutan; ETCn 49 agerraldi) iz pl azpiko jantzia, gerritik izterretarainoko galtza modukoa. ik galtzazpiko; galtzoin; galtzontzillo; kulero; braga.
Gizon oin-hutsak mahuka hutsean, galtzazpiez eta elastikoez jantzitako ume mordo bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.
"Jantzi azkar", esan zidan; eta nik hankartera eraman nituen eskuak, hankartea galtzazpiz ongi estalia banuen ere. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.
Galtzazpi hutsetan nengoen eserita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.
Gogoraraz dezadan, bidenabar, antisemitismoa bezain aspaldidanikoa dela otoitz-janzkiaren laidoztapena: deportatuei soingainekook bahitu, eta haietatik galtzazpiak egiten zituzten SSek, eta gero Lageretan preso zeuden juduen artean banatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.