Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Keinu lasaiak egin ditu autoa galgatzean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 121. orr.
Autobusa bat-batean galgatu eta aginduak emanez ahots bat entzun dut kanpoan, eta kobratzaileak eta gainontzeko bidaiariek jakinarazi didate: ibilgailuan bidaiari judurik balego, jaitsi egin behar du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.
Ziplo galgatu eta gurpil gorri distiratsuek karranka egin zuten harri-kozkorren gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.
Gurpila galgatzen ikusi zuen senarra. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.
Gasolindegiaren argi zuri biziagotik ehunen bat metrora dagoelarik motorra galgatzen hasi da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 18. orr.
Hitzok ordura artean munduaren ardatza galgaturik ukana zuen ziria askatu izan balute bezala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.
Kezkak nire urratsak galgatzen, ordea: non deabru zebilen Kristina? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Mingaina galgatzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 145. orr.
Ni iritsi nintzenean, dezentez galgatua zen ordurako egoera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.
Hemen gauza guztien biziak geratu egin behar du, hemen naturak bere indarrez hazkundea galgatu egiten du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.
Materia kopuruak batzuetan gorputzean eta gorputzadarretan zehar biratu egin behar izaten du eta, aurrera jaurtia izan bada, galgatu eta atzerantz lasaitu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 113. orr.
Antionkogeneek, berriz, hura galgatzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.
Gila galgatua zegoen, hau da, ontziaren gaina paralelo zegoen uraren planoari buruz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.
Aita jaikitzerakoan konturatzen da gertatuaz, zigorgailuak prestatzen ditu eta gogor zigortzen, edarian hartutako gehiegizko plazerra neurri batean tristurak galgatu arte. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
galgatu eta (4); galgatu zuen (5)