Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frenatu, frena, frenatzen (30 agerraldi, 19 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 210 agerraldi) 1 du ad galgatu, balaztatu.

Frenatu eta puntu geldian utzi du 2CVa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Mutilak abiadura guztian sartu ziren Delizia-ko zubian, baina, handik ehun metrora ere ez zirela, kolpetik frenatu zuen Rosako batek, bota zuen luze bizikleta errepidean, jostailu bat balitz bezala, Momentu batez, frenatzekotan egon nintzen, harriturik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 30. orr.

2 irud

Kanpotik huts eta barrutik beterik aurkitu zenetik, Frantzisko ez zuen ezerk eta inork frenatuko. Horrek esan nahi du zerbaitetan hasteko zure gogo eta nahi hori pixka bat frenatuta daukazula!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 324. orr.

Espainiako historia irizpide uniformista eta unitarioz lehenestea hezkuntzaren alorrean, D eredua frenatzea, eta abar.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frenatu eta (3); frenatu zuen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus