Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galdegile (26 agerraldi, 12 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 827 agerraldi) 1 iz galdetzen duen pertsona. ik galdetzaile.

Baina ni banintzen galdegilea, erantzuna Oui izaten zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

Galdegileei ez baina iritzi emaileei erantzuten baitiete.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.

Etzitakeen luzaz egon ospitalean, bazen galdegile frango.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Sagarminagako geletan maiz gurutzatu ohi dudan gazte bat zen galdegilea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 204. orr.

2 (poliziakoa edo)

Galdegilea atxiloketan parte hartu dutenetako bat izan da.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 27. orr.

Galdegile pribatuak kontratatzea, informazio militarrak lortzeko betekizunerako.  Berria - Mundua   2004-05-27

• 3 izond galdetzen duena.

Rafaren begirada galdegileek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

-Zer moduz joan da? -begietako zuriak zirudien galdegile.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus