Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuek tontotzat hartzen dute galdetzailea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.
Galdetzailearen jakin-mina ere ez delako hainbesterainokoa izaten. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 89. orr.
Erantzunak ordezten zuen galdera, galdetzaileak hitz egiten gaixoaren lekuan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 200. orr.
Ana Morenak irribarre sardoniko bat egin zuen, galdetzailearekiko irain gisa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.
Begirada ilun, galdetzaile eta susmoz betea botaz urrundu zen geldi-geldi. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 103. orr.
Begiak erdi itxi nituen Umbertoren begirada galdetzailea saihesteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 257. orr.
Amak begirakune galdetzailean bildu zuen oraingoan, haren begiei igarri nahian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.
Hamidak halako imintzio galdetzailez eragin zion buruari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.
Lantzean behin Olatzi so galdetzaileren bat luzatzen ziola. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.
Gero, marinel bat inguratu zitzaion irribarretsu keinu galdetzaile batekin nola-zaude imintzioka. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.
Gero, marinel bat inguratu zitzaion irribarretsu keinu galdetzaile batekin nola-zaude imintzioka. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.
Bizkaian 'edo + izenordain galdetzailea' egiturako sail osoa dago: edonor, edonork, edonori, edonon, edonoiz, edonora, edonondik, edozertan... Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 198. orr.
Subjektuaren kokapenak definitzen dira era berean eremu edo objektu-multzo ezberdinetan bete ahal dituen egoeren arabera: galdera esplizituen multzo baten arabera subjektu galdetzailea da, eta informazio egitarau baten arabera subjektu entzulea da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.