Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaita 1 iz zurezko herri musika-tresna, zorroduna nahiz zorrogabea. ik dultzaina.

Duela urte asko Santiagon bizi izan nintzen, Galizian, eta gaita jotzen ikastea erabaki nuen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

Ez zioten gaita jotzeari utzi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 145. orr.

Gaita poltsan sartuta.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 9. orr.

Gau osoan entzun zuten herrian gelditu gabe gaita soinua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 235. orr.

Irlandar doinuak interpretatu dituzte txirula eta gaitarekin.  Berria - Kultura   2004-05-01

2 gaita-jotzaile (orobat gaita-jole g.er.)

Gaita-jotzailez jantzita zetorren, zazpi gaita-jotzaileren artean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 145. orr.

Dantzariak eta gaita jotzaileak izango dira, besteak beste, eta Galiziako ereserkiarekin amaituko da ekitaldia.  Berria - Kultura   2004-05-16

Kale animazioa, gaita jotzaile, txistulari eta abarren eskutik.  Berria - Kultura   2004-03-19

Ituren eta Zubietako joaldunak, Lizarrako gaita-joleak eta trikitilariak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da gaita (3); eta gaita (10); eta gaita jotzaileak (3); eta gaitak (4); gaita bat (3); gaita eguna (4); gaita eguna donibane (3); gaita eta (7); gaita jotzaile (5); gaita jotzaileak (6); gaita jotzaileek (4); gaita jotzen (4); gaita soinua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus