Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dultzaina 1 iz zurezko musika-tresna herrikoia, txistua baino zabalagoa, albokarenaren antzeko soinua duena.

Eta, txistua eta dultzaina lagun, beherantz egin dugu denok.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 143. orr.

Martirieta inguruan, soinua ez bazen panderoa edo dultzaina baserri guztietan jotzen zen garai horretan.  Berria - Kultura   2004-11-20

Euskal Herriko Trikiti Elkarteak soinu handia gonbidatu zuen lehen urtean, eta dultzaina bigarrengoan.  Berria - Kultura   2004-11-23

Uzkur begiratzen dio Soroak instrumentu guztiak, dultzainak eta panderoak, txistuak eta danbolinak dantza korroetatik baztertzen ari zen deabruaren tresna hari.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 35. orr.

Ordura arte koplak janzten edota dultzainari laguntzen ibili denak moldatu beharra dauka, laguna aldatu beharra du biziko bada.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 36. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Txalaparta eta dultzaina soinua.  Berria - Harian   2005-03-13

Besteak beste, txalaparta, pandero, alboka, trikiti, dultzaina, txirula, saxofoi eta piano eskolak ematen dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta dultzaina (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus