Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estu daude eta ezin dira oraindik irakurri elkarren gainka pilatutako, kordel zakarrez estututako egunkari fardeletako izenburuak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.
Beti dagoelako, adibidez, proiektorearen eta pantailaren zati baten bitartean filtro bat jartzeko aukera, edo bi irudi elkarren gainka proiektatzekoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 166. orr.
Horri erantsi behar zaio museoa ez dela batere handia hainbat lan erakusteko, koadroak ia elkarren gainka ipiniak baitaude. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.
Baziren bertan sofa bat, egurrezko mahai bat, aulki tolesgarriak elkarren gainka jarrita. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.
Elkarren gainka ditudan hiru jantzien loditasunak, bizkarreko jausgailu astunak aulkiaren kontra dute pisua. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.
Zentzugabeko gauza litzateke pinturaren, antzerkiaren eta zinemaren historiak elkarren gainka lotu eta berdintzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.
Elkarren gainka metatuak agertzen dira gertaera horiek. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.
elkar gainka (5); elkarren gainka (14)