Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkargainka (orobat elkar gainka) adlag elkarren gainka.

Xafla horiek elkargainka antolaturik daude, erdian zirkulu formako irekidura bat uzteko moduan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Bulegoetan eskuizkribu guztiak nahaspilan zeuden, elkargainka, ez zegoelako behar adina apalategi.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 202. orr.

Ondorengo gertaerak, uholde baten antzera, elkargainka etorri ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 209. orr.

Ariman hilketen eta tratu txarren ardurak elkargainka pilatzen direnean, zer aitor liteke?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 167. orr.

Doluminak etorri ziren orduan, arrapaladan, elkargainka, espantuka, faltsu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 294. orr.

Alde guztietatik albiste ikaragarriak zetozen elkargainka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 279. orr.

Hormetan, zahar itxurako gauza piloa ageri zen: lanabesak, irudi eta argazkiak, mapak... dena pilaturik, ia elkar-gainka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 67. orr.

Atea ireki, eta sekulako anabasa ikusi du: ikasle guztiak elkar gainka, Udalaitz halako bat osatuz: Ikaslemendi.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus