Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gainerako (ETCn 55.815 agerraldi) 1 izlag zati bat bereizi edo kendu ondoren gelditzen dena. ik gainerateko, gaineratiko.

Taldeko gainerako lagunok nesken ondotik agertzen genuen irrika berean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Grabatura gehiegi hurbilduz gero, hedadura urriko puntuetan kontzentratzen zen argi guztia, koadroaren gainerako zatiak ilunbeetan utziz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Gainerako guztia desegiteko agindua emanen zigutek noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Galeperrak eta jan daitezkeen gainerako animalia guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 58. orr.

Gainerako bost lagunak ere eskoziarrak ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Ehun ardietarik bat galtzen duenean, gainerako laurogeita hemeretziak baino garrantzitsuagoa zaionez, haren bila abiatzen da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 68. orr.

Gainerako mendietako mazeletan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 128. orr.

Hortaz, lantzat hartu zuen nire bisita; gainerako lan guztietan bezalako zorroztasun eta arreta nabarmenez egin beharreko lantzat, gainera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.

Badakigu logos-aren jabe izateak bereizten duela gizakia gainerako animaliengandik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

Handik aurrera, ordea, Racine, Molière eta gainerako neoklasikoen ondorenean, oro aldatu egingo da literaturan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.

Tekno klubetara joaten ginen frankotan, musikaz eta gainerako ekaiez horditzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 62. orr.

Gazteluko gainerako biztanleak niregana etortzen hasi ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.

2 (dagokion izena gabe)

Ehuneko 6 nikel, gainerakoa burdina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Zorigaitzez, gorago gogorarazten nuen bezala, bakarrik bidaiaren zati batzuk ditugu euskarazko bertsioan, gainerakoa galdu da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 51. orr.

Braida auzoa herriaren gainerakoa baino askoz ere hutsago zegoen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 161. orr.

Kartera, giltzak eta gainerakoak hartzera abiatu nintzen gela ñimiñora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Istant bat gabe, mariaren usain sarkorrak gainerakoak jan zituen jantoki tikian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Non dira gainerakoak?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 162. orr.

–Horra zer esan nahi duen -komentatu zuen Ninik- apaizaren adiskide izateak: posturik onenak eduki, eta gainerakoak, doazela infernuko zulora.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 126. orr.

Aita hil eta gero, Tiborrek eta Endrek, etxekoen lagunak biak, arretaz aztertu zituzten testamentua eta gainerakoak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Idazleari -edo narratzaileari- zor zaizkio istorioa -nondik ere jasoa duen-, kontakizunaren egitura, pertsonaien diseinua eta gainerakoak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 85. orr.

Arduradun gorena lanean hogeita bost urte igaro ostean joan zen eta gainerakoak desgogara geratu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Louiseri buruzko argazki eta artikuluak. Hauek izan ezik, gainerakoak bazter itzazue.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.

Halaxe Goriot: alabez gainerakoak, berari bost.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Egia da unibertsitarioen langabezia tasa gainerakoena baino garaiagoa dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 29. orr.

Karmenek eta biok heldu genion, hark gure bizkar gainetik pasatu zituen besoak, eta poliki-poliki abiatu ginen beste gainerakoen atzetik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Karmenek eta biok heldu genion, hark gure bizkar gainetik pasatu zituen besoak, eta poliki-poliki abiatu ginen beste gainerakoen atzetik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Ohartu gabe transgresio hori ere arau bihurturik dagoela, urtearen gainerakoan artaldea arrastotik atera gabe eta otzan-otzan ibil dadin pentsatua, hain zuzen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

3 gainerakoan (376 agerraldi, 101 liburu eta 120 artikulutan; ETCn 3.218 agerraldi) gainerakoari dagokionez. ik gainerantzean.

Hala ere, gorputza ez duzu horrela zaintzen, ihar-ihar eginik eta zarpailtsu jantzirik, gainerakoan errege bat dirudizun arren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.

Gainerakoan, deus guti: kaka usain mina karriketan, eulitxen eraso etengabea gauetan, eta narriadura eta ezerosotasuna gure amaren familia belaunaldiz belaunaldi hazi zuen etxetzarrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Gainerakoan, diesel-motorra itzalitakoan, gehienbat isiltasuna nagusi: zaldi bat ilargi-argitan grauska bazkan ari, eta esparru berean orkatz bat, baina zaratarik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Kolorearen pertzepzio hori omen zen ikusmen-seinale iraunkor bakarra; gainerakoan, itsua ematen zuen ia, antza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.

Zapuztua nengoen ardoarengatik [...] baina, gainerakoan, oso pozik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.

Kontatu zidan bada berak birjintasunari eusten ziola, baina, gainerakoan, gauza pila egiten zutela, zirri xinple pila besterik ez, egia esateko, orain bazekien.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Senaren bazterrak garbitzeko lanarekin alderatuta, ez nengoela aire librean; gainerakoan, alde txar gutxiko lana zen eta diru polita ordaintzen zidaten astero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

4 beste gainerakoan

Beste gainerakoan jaun prestua zen, txoraizea halere.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 230. orr.

Zenbait gauza iji-ajaka burla-airez hartu beharra dago, beste gainerakoan zeharo lelotuko nintzateke.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

5 eta gainerako

Orduan Raguelek, besterik gabe, emazte Sara eta ondasunen erdiak eman zizkion Tobiasi: morroi eta neskame, behi eta ardi, asto eta gamelu, arropa, diru eta gainerako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bai gainerako (10); baina gainerako (48); baita gainerako (9); bat gainerako (8); bere gainerako (10); beste gainerako (12); da gainerako (23); dauden gainerako (19); die gainerako (6); dira gainerako (34); diren gainerako (38); ditu gainerako (13); dituen gainerako (14); dituzte gainerako (6); dituzten gainerako (11); du gainerako (13); duela gainerako (6); dute gainerako (18); duten gainerako (29); ebko gainerako (6); edo gainerako (7); ere gainerako (6); eta gainerako (741); eta gainerako gauza (6); eta gainerako guztia (35); eta gainerako guztiak (32); eta gainerako guztiek (12); eta gero gainerako (6); eta munduko gainerako (6); europako gainerako (21); europako gainerako herrialdeetan (6); euskal herriko gainerako (14); ez diren gainerako (7); ez gainerako (19); ezik gainerako (11)

gainerako alderdi (33); gainerako alderdiak (15); gainerako alderdiei (20); gainerako alderdiek (29); gainerako alderdiekin (17); gainerako alderdien (9); gainerako alderdietako (9); gainerako alorretan (7); gainerako arte (8); gainerako begiraleek (8); gainerako begiraleek koipemari (6); gainerako beste (21); gainerako bi (8); gainerako biak (7); gainerako bost (8); gainerako denbora (9)

gainerako egunetan (11); gainerako elementuak (10); gainerako emaitzak (10); gainerako eragile (7); gainerako eragileekin (7); gainerako eragileen (8); gainerako eskualdeetan (6); gainerako estatu (6); gainerako euskal (18); gainerako gauza (27); gainerako gauza guztiak (13); gainerako gauzak (13); gainerako gehienak (6); gainerako gehienek (6); gainerako gizarte (7); gainerako gorputz (8); gainerako guztia (126); gainerako guztia ere (8); gainerako guztiak (146); gainerako guztiak ere (11); gainerako guztian (9); gainerako guztiaren (6); gainerako guztiaz (6); gainerako guztiei (20); gainerako guztiek (43); gainerako guztien (22); gainerako guztietan (12); gainerako guztiok (13); gainerako herri (7); gainerako herrialde (9); gainerako herrialdeek (12); gainerako herrialdeen (6); gainerako herrialdeetako (6); gainerako herrialdeetan (18); gainerako herrietan (6); gainerako herritarrak (6); gainerako herritarrek (9); gainerako herritarren (8); gainerako hiri (7); gainerako hiru (16); gainerako hirurak (13); gainerako hitzak (6); gainerako hizkuntza (8)

gainerako ikasleak (7); gainerako israeldarrak (8); gainerako jardunak (46); gainerako jardunak eta (20); gainerako jendea (13); gainerako jokalari (7); gainerako jokalariak (7); gainerako jokalariek (14); gainerako jokalarien (10); gainerako kideak (8); gainerako kideek (17); gainerako kideekin (6); gainerako lagunak (10); gainerako lan (7); gainerako lanak (6); gainerako langileak (7); gainerako lau (9); gainerako leku (6); gainerako lekuetan (9); gainerako ministro (6); gainerako odola (11); gainerako odola aldare (9); gainerako partidak (8); gainerako sei (10); gainerako sindikatuek (11); gainerako talde (14); gainerako taldeak (14); gainerako taldeek (26); gainerako taldeen (10); gainerako taldekideak (12); gainerako taldekideek (7); gainerako taldekideekin (11); gainerako zazpi (7)

gero gainerako (8); gorputzeko gainerako (6); herriko gainerako (17); inguruko gainerako (6); izan ezik gainerako (7); munduko gainerako (27); osatzen duten gainerako (6); taldeko gainerako (10); zein gainerako (9); zen gainerako (9); zeuden gainerako (7); zien gainerako (11); ziren gainerako (28); zituen gainerako (16); zituzten gainerako (6); zuen gainerako (12); zuten gainerako (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus