Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaineratiko 1 izlag gainerakoa.

Komandoaren gaineratiko kideak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Hamasek lanean dihardu Gazan aginpidetza bat eratzeko, politika, administrazio, gizarte jarduera eta palestinarren eguneroko bizitzarako gaineratiko arloetan.  Berria - Mundua   2004-03-10

Bigarren milurtearen bezperan zazpiehun kideko tribua osatzen genuen, erdiak lapurtarrak, laurdena nafarrak eta gaineratikoak ipar zein hego amerikarrak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Zuen zortea estatubatuar eta gaineratikoena izango da.  Berria - Mundua   2004-07-21

Bizkaiaren erditsua bakar-bakarrik; gaineratikoak, gaineratiko guztiak Franco jenerala du bermatzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

2 eta gaineratiko eta gainerako.

Meteorologiatiko kontu jakinenak, zientifiko eta gaineratiko, kultura ere halakoxea baitzizuten, haien [grekoen] ondarean topa genitzake.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 442. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaineratiko (84); eta gaineratikoa (6); eta gaineratikoak (33); eta gaineratikoek (7); eta gaineratikoekin (8); eta gaineratikoen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus