Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gainalde (221 agerraldi, 68 liburu eta 16 artikulutan; ETCn 1.585 agerraldi; orobat gainekalde 7 agerraldi, 2 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 61 agerraldi) 1 iz gaineko aldea. ik gain 2.

Orbain bana geratu zitzaidan eskuin eskuko gainalde nahiz ahurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.

Ezpainak lehortu nituen eskuaren gainaldeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Urre garbiz estali zituen gainaldea, lau alboak eta adarrak, eta urrezko hegala ezarri inguruan.  Elizen arteko biblia   Ir 37,26

Labearen gainekaldetik tximinia bat ateratzen zen, zolaperaino.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 186. orr.

Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: "Hau juduen erregea da".  Elizen arteko biblia   Lk 23,38

Eguzki izpi batek bazarreko eta bizartegiko hormen gainaldea jotzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

2 gainazala.

Leihotik begiratu eta Harryk uraren gainalde leun, beltz eta beiraren antzekoa ikusi zuen kilometro-pare bat beherago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Istant batez, korrontea alkoholezkoa izan balitz bezala, gainalde osoa suak hartu zuen ibaian behera eta ibaian gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Liburuak aurkitu zituen izkina batean, Urdinez jantzitako deabrua irakurri zuen gainalde zaharkituan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 180. orr.

Lainopean dago "ez-inoren lur"aren gainalde osoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Arratsa bazetorren, eta arrastiriko ufada beroak agertu ziren tarteka, urtegiko gainaldea kixkurtuz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 224. orr.

3 (margolan, pantaila edo kidekoren batena)

Pintura [...] gainalde leunak eguraldiaren erasoetatik babestu eta kritikariarenen mende uzten dituen artea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 221. orr.

Landek lortu zuen frogatzea ezen, gainalde bat kolore askoko eszena konplexu baten zati bazen, ez zegoela lotura sinplerik gainalde batek islatutako argiaren uhin-luzeraren eta ikusten zen kolorearen artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Koskarik gabeko gainalde bat, marra paralelo gurutzatuz betea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Begiespenaren handitasun hedatu berberak (adibidez, gainalde argituak) askoren (gutxiago argituen) agregatu batek bezain sentsazio handia sortzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 103. orr.

Eskua pantailara hurbiltzen du, baina gainalde zapal baten hoztasuna baino ez du gaur sentitzen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.

4 (itsasontzietakoa) ik kubierta.

Balantzaka ibili ginen itsasontziaren gainaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

Horregatik, ohera baino lehen, gauero egiten nuen osteratxo bat ontzi-gainalde guztietan barrena, eguraste aldera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.

Azkenean, makinak ere gelditu ziren behingoz, eta itsasontzi gainaldera igo ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Hantxe zuen berriro laguna, ontziko gainalde guztietan barrena bere bila ibilia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

Euria ari zuen, eta ni gainalde gorenean nengoen, ile-motots kaxkagorridun neskatxa arrotz hura zaldainean barrena lehorrera zihoanean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

5 leku garaia.

Eskailera bat hartu zuen errepidetik urruti zegoen gainalde bateraino.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruaren gainaldean (3); gainalde guztietan (4); gainalde osoa (4); gainaldera igo (4); oinen gainaldean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus