Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gailu 1 iz tresna.

Igeltseroak dira, linterneroak, peoiak..., beren esku indarrez edozelako gailuak erabilgarri, bizigarri, gozagarri bilakatzen dituen jendea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Tribuko aztia hiltzean, bere gorputzetik ile guztia, hortz eta hagin-letaginak eta azazkal denak aterata kendu, eta euria erakartzeko gailu eta talisman estimatutzat gordetzen dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.

Mendebaldeko teknologiaren azken gailuak menderatuz, baina, aldi berean, Mendebaldean nagusi zen ideologia ortodoxoa saihestuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Hamaika gauza ekarri zizkigun erakusmahaira; ordu erdi egon ginen han, gailu ezberdinen bertuteak eta akatsak eztabaidatzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 77. orr.

Metano gasa atzeman zuten Mars Expressen teleskopio eta gainerako gailuek Marteko atmosferan.  Berria - Gaiak   2004-03-30

Hainbat gailu berritu egin behar zaizkio teleskopioari.  Berria - Gaiak   2004-01-31

Bera da gure laborategia azken hamar urteotan gai, tresna eta gailuz hornitu duen morroia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 115. orr.

Espekulua plastikozko gailu bat da, eta horren bidez bagina zabaldu eta barrutik nolakoa zaren ikus dezakezu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 49. orr.

Zinema egiteko gailuak saltzen zituztenak.  Berria - Kultura   2004-02-25

Argazkilariek oso ondo ezagutzen duten gailua da filtro erantsia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Misilak suntsitzeko ahalmena duten gailuak.  Berria - Mundua   2004-07-14

Isurkari pestizidak inokulatu edo lainoztatzeko gailuek gutxitu egin zuten uzta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Lau txirrinen ostean erantzuteko gailua piztu zen, baina pausatu egin nuen mezua uzteko doinuak jo baino lehen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 131. orr.

ik erantzungailu.

Poloniar batek zaborra erregai bihurtzeko gailua sortu du.  Berria - Gaiak   2004-08-14

Gorputzeko tenperatura neurtzeko gailuak.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Baionako geltokietan txartelak erosteko gailuak daude.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Italiana: kaferik goxoena egiten duen gailua, taberna guztietako espres guztiak batera baino hobea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Gerta daiteke Caribe.sis artxiboa Bluetooth teknologia erabiltzen duten beste gailu batzuetan kopiatzea, inpresoretan kasu.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Tinta injekzioz dabiltzan gailuak.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Nire markako zigarretak aterarazi behar dituen gailua abiarazi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

4723 markatu nuen atariko gailuan eta burrundara luze batek erakutsi zidan atea irekita neukala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 130. orr.

Kutxa blindatu bateko itxitura automatikoaren gailuarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

2 (izenondoekin)

Hori egiteko lau gailu berezi ditu Aurak: erresoluzio handiko zunda dinamikoa, mikrouhinen zunda, ozonoa kontrolatzeko sentsore espektrometroa eta sentsore troposferikoa.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Haitzen osaketa zein den adierazteko gailu infragorria.  Berria - Gaiak   2004-01-13

Gailu elektroniko sinple bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Gailu mekaniko batzuk gehituta -birabarkia edo bolantea, esate baterako- errotazio bihurtzen da atzera-aurrerako mugimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duten gailu elektrokimikoak.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Ilunera egokituriko begiak duen sentikortasunera iristen den gailu fotoelektrikorik nekez aurkitzen da oraingoz gizakiak sorturikoen artean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Motor elektrikoek, pila nuklearrek eta beste zenbait gailu mekanikok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 246. orr.

Gailu genetiko sorta bat baliatzen da, joko sotil batez, ugaritasun hori lortzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Gailu optiko punta-puntakoa da, eta Esne Bidean seinale distiratsuak atzematea du helburu.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Pertsonak eta gailu informatikoak. industri teknika militarraren gailu modernoetako batzuk.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Mars Expressen gailu sofistikatuek hartutako irudiek IKEA n saltzen dituzten gailu itsaskor batzuk erabiliz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 68. orr.

Hegazkinetan zapatak sartzeko ematen dizuten gailu txiki horietako bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.

Minbiziaren kontra erabili ahalko diren gailu ñimiño batzuk sortu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Beso luzatuetan CD-gailu eramangarri bat zeraman.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

Berdin imita zezakeen irratiaren hotsa edo morse-gailu batena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

3 irud

Negoziazio kolektiboa jo zuen «egonkortasuna» lortzeko gailutzat.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Bankuek bere egin dituzte estatuarenak ziren betebehar asko, eta etika da hiritarren ongizatea ziurtatzeko gailu bakarra.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Progress ontzian, 2,5 tona ur, oxigenoa, elikagaiak, erregaia eta zientzia gailuak bidali dituzte.  Berria - Gaiak   2004-01-30

Segurtasun-gailu hori limes militar baten ingeniari politikoei ez zaie oharkabean pasatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Plazara itzuli naiz eta saltegi batean sartu, ikusirik pollit-gailu batzuk bazirela salgai.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Anaiaren jo-gailua ere piztu nuen, minutuak minutuei emendatzen ari zitzaidan bakartasunaren zama arindu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.

Hurbilean, lo-gailu hoditxoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Telebista, irratia, CD gailua, liburuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.

Lehenbizi, bota egin behar omen genituen telebista-gailuak etxetik, guzti-guztiok.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 309. orr.

5 umetoki barneko gailu

UBGaren fidagarritasunari buruz hitz egin nion orduan, Umetoki Barneko Gailuari buruz, alegia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.

Elizondon ez dutela Umetoki Barneko Gailua jartzen kritikatu du Eak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Umetoki barneko gailua kendu behar zioten medikuek.  Berria - Gaiak   2004-07-09

· Polietilenozkoak ziren, kobrezko haritxoak […] nylonezko bi hari zintzilik zituzten, gailua umetokiaren barruan ezarri ahal izateko eta errazago kendu ahal izateko nahi izanez gero.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste gailu (4); bi gailu (3); diren gailu (3); eta gailu (5); gailu bat (8); gailu batek (5); gailu baten (4); gailu berezi (3); gailu berri (4); gailu berri bat (3); gailu eta (3); gailu guztiek (4); gailu horiek (6); gailu horrek (4); gailua eta (4); gailua sortu (3); gailuak eta (3); gailurik ere (3); hainbat gailu (5); neurtzeko gailuak (4); tenperatura neurtzeko gailuak (3); umetoki barneko gailua (5); zuen gailu (3); zuen gailua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus