Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Erantzungailua ere jarri beharko diagu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.
Erantzungailuaren argia piztuta dagoela ohartu, eta botoia sakatu du Margak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 54. orr.
Agian martxan dago erantzungailua, dena den. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 163. orr.
Ohean etzan baino lehen, erantzungailuak zer zioen entzutera joan zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 140. orr.
Bi mezu zituen erantzungailuan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.
Harik eta beste egun batean guztiz aztoratu ninduen arte, erantzungailuan haren hamar mezu jaso nituenean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 216. orr.
Telefonoz deitu ohi zidan tarteka, desorduetan askotan, onez onean jeneralean baina amenazoekin ere bai tarteka, erantzungailuan mezu izugarriak utziz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.
Erantzungailuan Aneren deia: [...]. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.
Deitu diodan bi aldietan erantzungailua atera zait eta ni, halabeharrez, harria baino isilago geratu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 83. orr.
Gaur Teresari deitu, eta berriro ere haren erantzungailua atera zaidalako. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 93. orr.
Erantzungailu batek ihardetsi zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Erantzungailu baten jario mekanikoa entzungo zuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 154. orr.
Erantzungailu bateko mezua agertu da eta Rakelek Teresa izeneko baten etxera deitu duela jakin dut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 95. orr.
Ahalik eta hitz zehatzenez baliatuz erantzungailuari eman nion neure egoeraren eta kokalekuaren berri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
-Hemen, Europan bezala, izango da zure erantzungailuko mezuak etxetik kanpora entzuteko aparailurik, ezta Popo? Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 171. orr.
Baina itxuraz, Dionisosek amatatua zuen erantzungailua. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 107. orr.
Zutitu eta, burlati, nire belarrian ipini zuen erantzungailua. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.
Beste edozein tokitan ez bezala, hiri honetan ezinezkoa da erantzungailu automatikorik gabe etsitzea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.
Konpainia telefonikoaren erantzungailu estandarrak ongi etorri egin zidan lineaz bertzaldetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.
Uste dut, azkenean, halabeharrez ohituko naizela erantzungailu malapartatu horrekin berba egiten. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 68. orr.
Plastikozko erantzungailu berriaren ondoan, hil zorian zen bere senarraren argazkia begiratu zuen, isilik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 70. orr.
Sartu zenean telefono erantzungailua keinuka ari zitzaiola konturatu zen, bere argi gorrixka etengabe piztu-itzalduz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 139. orr.
erantzungailu automatikoan (3); erantzungailua atera (3); erantzungailuan mezu (3); erantzungailuan mezua (3); erantzungailuko mezuak (5); zuen erantzungailua (3)