Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gabetasun (30 agerraldi, 14 liburu eta 4 artikulutan) iz ez duenaren egoera edo nolakotasuna. ik gabezia.

Orduan, antsiaren minetik, mun du bihurtu nintzen, basamortu eta gabetasun orokor.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Baina oraindik erabat emakume izatera iritsi gabe, eta gabetasun hori zela erabaki nuen adineko gizasemeoi horrenbeste gustatzen zitzaiguna.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 93. orr.

Herrimina erabiltzen da gabetasun hori estaltzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 212. orr.

Larunbat goiz hartan baneukan halako maitia non zira, halako gabetasun bular zolan halako zimiko tripa sabaian...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Zoria kausaren gabetasuna ez dela ikus dezakegu, horren transzendentzia baizik: zoria kausa transzendentala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gabetasun (3); gabetasun hori (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus