Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hutsuneak betetzea eta gabeziak osatzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 123. orr.
Jainkoak ematen ez badit, gabe izango naiz beraren nahiagatik, ez baitit eman eskatu diodanik, horrela onartuz gabezia eta absentzia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.
Bai, badira zakil txikiko gizon asko gabezia horren ordainez konpentsazio latzak eskaintzen dituztenak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.
Gizakumeak gabeziak sublimatzen ditu. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 115. orr.
Ustez agertzen zaizkidan kontsolamenduek ez naute, aitzitik, are gabetuago egotera baizik behartzen; eta gabezia horiek are krudelagoak bilakatzen dira Valmont jauna ere gabetua dela jakinik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 356. orr.
Txango samurra emirraren soldaduentzat, deusen gabeziarik gabe, baina nekeza estutasunek ahuldutako preso zorigaiztoko haientzat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 278. orr.
Tristura hau, maite dugunaren gabeziari dagokionez, Frustrazioa deitzen da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 301. orr.
Pax Britannica-ren pean azpikontinenteko natur baliabideen gabeziak hainbat eratara bete ziren: burdinbideak eginez, ureztatuz eta, batez ere, administrazio trebe eta burutsuaz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 192. orr.
Ezin dugu ere erran betegintzarre handiago baten gabezian datzala Tristura, zeren "gabezia" ez baita ezer. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 351. orr.
Gabezian, biluztasunean eta norbera inoren esku jartzean, gogoak bero eta sutsu egon behar du, berotasun eta pairamen sendoan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.
Erroak non dituen jakin nahia igartzen zaio gaurko munduari, gabezia handia du alde horretan. Berria - Kultura 2004-02-29
Lan erretoriko-diskurtsiborako gaitasun eza, gabezia ikaragarria inolaz ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.
Jesusek ez zuen inoiz barre egin, ezta irribarre ere, gabezia barkagaitza Jainkoaren seme batengan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 50. orr.
Neke handitan eta gabezia gorrian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.
Materiari beti datxekion gabezia berezia. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 62. orr.
Gabezia biologikoetan oinarritutako [pobreziaren] definizioak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.
Uste zuen gabezia mingarri bat inposatzen ziola bere buruari. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 44. orr.
Gabezia mingotsean eta isiltasun sakonean amildu. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 215. orr.
Itsutasuna, hasieran gabezia eta galera latza izan badaiteke ere, leun daiteke denbora joan ahala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
Ezer gabe eta biluzik, daitekeen gabezia egoera zehatzenean gaude. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.
Maitemina horregatik da premia egoera bat, gabezia egoera bat. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.
Korde gabeziatik bizitzara itzultzean bi aldi izaten dira. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.
Nire sinesmen-gabezia ezaguna bide zuenez. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.
Zintzotasun-gabezia hori akats bat zen komunismoaren armadura moralean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.
Haren baitan ezer ez zen beti-batekoa, ez gaiztotasuna eta ez ontasuna, eta giza sentimendu ororen gabezia harrigarria atzematen zitzaion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 334. orr.
Araztasun gabezia jakin bat dago giza izaeran. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.
Ahalmen-gabezia batzuk. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.
Beren ezagutza-gabezia eta beren antze osoaren hutsaltasuna. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.
Gabezia gorrian bizi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 198. orr.
Gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.
Halako gabezi urteak tokatu gabe ere, baserrikoa biziraupeneko kultura da izatez, autarkikoa.` Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.
akats eta gabezia (3); askatasun gabezia (8); babes gabezia (9); baina gabezia (3); baten gabezia (9); bere gabezia (9); beren gabezia (3); beste gabezia (3); da gabezia (7); dagoen gabezia (4); defentsa gabezia (3); dira gabezia (4); dituen gabezia (3); du gabezia (5); du gabezia hori (4); duen gabezia (4); duten gabezia (4); ere gabezia (6); eta gabezia (37); eta gabezia horiek (5); eta gabezia horrek (5)
gabezia asko (10); gabezia bat (18); gabezia baten (3); gabezia batzuk (4); gabezia da (8); gabezia dagoela (3); gabezia dela (8); gabezia dela eta (5); gabezia demokratikoa (3); gabezia edo (3); gabezia egoera (4); gabezia erabatekoa (3); gabezia eta (23); gabezia ez (5); gabezia gorrian (3); gabezia guztiak (7); gabezia handi (3); gabezia handia (11); gabezia handiak (15); gabezia hori (36); gabezia hori konpondu (3); gabezia horiei (3); gabezia horiek (17); gabezia horrek (12); gabezia horren (6); gabezia horretaz (3); gabezia horri (3); gabezia horri aurre (3); gabezia hura (7); gabezia izan (3); gabezia larria (3); gabezia larriak (5); gabezia nabari (3); gabezia nabariak (3); gabezia nabarmena (3); gabezia nabarmenak (3); gabezia nagusia (7); gabezia nagusiak (4); gabezia osatzeko (3); gabezia sentitzen (3); gabezia ugari (6)
gehiegizko gabezia (3); gehiegizko gabezia eta (3); gol gabezia (3); haien gabezia (3); hainbat gabezia (3); hori gabezia (3); lan gabezia (20); nire gabezia (3); taldearen gabezia (4); zen gabezia (3); zenbait gabezia (6); zuen gabezia (8)
bakoitzaren gabeziak (3); baten gabeziak (4); bere gabeziak (9); beren gabeziak (4); dauden gabeziak (5); dituen gabeziak (15); dituen gabeziak konpontzeko (4); dituzten gabeziak (6); eta gabeziak (20); gabeziak agerian (9); gabeziak aintzat (3); gabeziak aireratu (5); gabeziak azpimarratu (3); gabeziak aztertu (4); gabeziak dira (3); gabeziak dituela (5); gabeziak egon (3); gabeziak ere (5); gabeziak eta (16); gabeziak eta hutsuneak (3); gabeziak izan (3); gabeziak konpontzeko (6); gabeziak nabarmendu (4); gabeziak sortutako (3); haren gabeziak (5); lan gabeziak (3); taldearen gabeziak (3); zituzten gabeziak (3)
baten gabezian (3); eta gabezian (4); eta honen gabezian (8); gabezian ez (3); gabeziaren bat (5); gabeziarik handiena (4); gabeziaz joak (4); honen gabezian (10); honen gabezian ez (3); lan gabezian (10); lan gabeziaren (6)
dituen gabeziei (3); eta gabeziei (3); gabeziei aurre (9); gabeziei aurre egiteko (6)
gabezietako bat (6)