Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

funtzio (orobat puntzio g.er.) 1 iz jendaurreko emankizuna.

Donostiako Lore Jokoetan Udaletxeak Antzoki Zaharrean eskaintzen zituen funtzio eta emanaldietan jarduten zuen musikaria.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Antzerki handi bateko funtzio orokorrean papera ulertu barik jokatzen ari dela iruditu zaio Sergeiri.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 69. orr.

Bien bitartean, funtzioz funtzio, lana ontzen joan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 10. orr.

2 betekizuna.

Badira pertsonak, umetatik badakitenak bizitzan zer egin nahi duten, zer izan, zein funtzio bete gizartean eta sendiartean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

Donormilak bere funtzioa ederto bete du, batez ere hiru garagardoek lagunduta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.

Arropak frailea egiten duen bezala, funtzioak izaitea moldatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

Tomasen arabera, bi funtzio ditu edertasunak: (i) edertasunaren esperientzia dugunean, plazera sortzen du, eta (ii) desira baretu egiten da gauza eder bat ikustean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

Zati bakoitzak funtzio bat betetzen du osotasunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Izan ere, literaturak funtzio hori baitu, beste era batera ezin adieraz daitezkeen gauzak esateko babesa ematea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Biologia funtzioen zientzia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Biokimikoek frogatu zuten biziaren egiturak eta funtzioak bat direla formen aukera zabalaren gainetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Oraindik ez du museoaren funtzioen diseinua egin.  Berria - Kultura   2004-06-10

Ezin bururatu zeregin hoberik funtzio gabeko funtzionario hari opor egunak emateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

3 (izenondoekin)

Bestalde, 2006an, funtzio anitzeko aretoa zabalduko dute zentro horretatik hurbil.  Berria - Kultura   2004-02-14

Gene bakoitza ADNaren zatiki txiki bat da eta zelularen funtzio berezi bat kontrolatzen du.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Alde horretatik, fantasiak funtzio osasungarria du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 162. orr.

Hedabideek funtzio pedagogikoa ere izan behar dute.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Dientzefaloak funtzio oinarrizkoak erregulatzen ditu, loa, jangura eta libidoa bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Organismoaren funtzio nagusien oinarri genetikoak aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Ikustea [...] oso jarduera konplexua da, eta ezin da, egia esateko, funtzio psikiko nagusietatik, ulermenetik, ezagutzatik, oroimenetik, desiratik erabat bereizi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Nekazarien funtzio soziala ere aintzat hartu behar da.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Irudien funtzio sinbolikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Funtzio enuntziatzailea ezaugarritzen duen materialtasun errepikagarri honek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.

Honi irudimenaren funtzio transzendentala dei dakioke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Funtzio Publikoko teknikarien aldetik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Funtzio Publikoko Legea.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

4 (matematikan eta)

D zenbaki arrunten multzoa bada, sinboloaren interpretazioa zenbaki arrunten funtzio bitar bat izango da, esaterako, batuketa edo biderkaketaren tankerakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Funtzio logikoen taulan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

Intentsioa, ostera, estentsioa determinatzen duen funtzio bat da: mundu posibleetatik estentsioetara doan funtzio bat. x aldagaiaren funtzio bat baldin bada f (x), haren deribatua f'(x) adieraziko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Lehen motako funtzio Euleriarra, edo beta funtzioa; eta bigarren motakoa, gamma funtzioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Funtzio esponentziala mirari txiki bat duk, hala eta guztiz ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik funtzional.

Sareak euskaltegi baten funtzio-arloak eta eginkizunak aurkeztu eta HABEk egungo egoeraren kostuak kalkulatzeko konpromisoa hartu zuen.  Berria - Harian   2005-06-09

Bi bertsolarien arteko funtzio-banaketak garrantzi handia du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 77. orr.

Funtzio-mota hori analitikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.

Sinbolo ez-logikoen artean konstante indibidualak, predikatu- edo erlazio-sinboloak eta funtzio-sinboloak ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Funtzio espezializazio bikain horregatik da klitoria emakumearen plazeraren ardatza.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arpinoko neskatxo bat hain elbarritua zegoen, non [...] giza funtzio guztiak galdurik baitzituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

Kasuan kasuko erregulazio-funtzioari eskema jakin bat zegokiola.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.

Bizi-funtzioak koordinatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

Mutante horietariko bakoitzak bestelakoturik zeuzkan zelula-funtzioetariko batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.

Lobulu tenporalaren oroimen-sistemaren garraio-funtzio hori argitzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.

EBko Eskualdeen Batzordeari aholkularitza funtzioa baino ez dio aitortzen Itunak.  Berria - Harian   2005-02-13

Ipar Euskal Herriko Ikastolen Kontseiluak Ixabel Xarriton hautatu zuen joan den astelehenean lehendakari funtzioak betetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Goi-mailako hizkuntza funtzioak lortzeko eta garatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Horrek erakusten du, haatik, esaldi baten bat-bateko agerpena, zentzuaren oinaztargia [...] beti sortzen direla enuntziazio-funtzio baten jardute-eremuan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 130. orr.

Zentroak ondasun manufakturatuak ekoizten ditu, eta periferiak, [...] lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Ekoizpen funtzioaren inputen kostu egitura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Laster, ordea, finantza-funtzioak galdu egin zuen merkataritza alorrarekiko lotura.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Ikusten ez dugun bitartean, katua ez dago ez hilda, ez bizirik; bere egoera uhin-funtzio bat da, ez besterik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina funtzio (3); baina funtzio hori (3); baita funtzio (4); bakoitzak funtzio (3); baten funtzio (5); bere funtzio (6); beren funtzio (3); beste funtzio (8); beste funtzio batzuk (3); bi funtzio (10); bi funtzio ditu (4); da funtzio (7); den funtzio (7); den funtzio bakarra (3); du funtzio (7); du funtzio hori (3); duen funtzio (7); edo funtzio (4); eta funtzio (35); eta funtzio hori (4); ez du funtzio (3)

funtzio asko (3); funtzio bakarra (6); funtzio bat (25); funtzio bat betetzen (4); funtzio bat da (5); funtzio bat edo (3); funtzio baten (3); funtzio batzuk (5); funtzio bera (8); funtzio berezi (6); funtzio berezi bat (5); funtzio betetzen (4); funtzio ditu (5); funtzio edo (4); funtzio eta (6); funtzio ezberdinak (4); funtzio garrantzitsua (6); funtzio gisa (3); funtzio guztiak (7); funtzio hau (4); funtzio hori (30); funtzio hori bete (4); funtzio hori betetzeko (3); funtzio hori betetzen (3); funtzio horiek (14); funtzio horren (3); funtzio kognitiboak (3); funtzio logiko (5); funtzio logikoak (4); funtzio matematiko (3); funtzio nagusi (3); funtzio nagusia (6); funtzio nagusiak (3); funtzio narratiboa (3); funtzio orokor (3); funtzio pedagogikoa (3); funtzio publiko (4); funtzio publikoa (4); funtzio publikoan (6); funtzio publikoan sartzeko (4); funtzio publikoko (7); funtzio sinbolo (5); funtzio sinboloen (3); funtzio soila (3); funtzio sozial (4); funtzio soziala (14)

hainbat funtzio (7); halako funtzio (3); haren funtzio (3); hiru funtzio (6); hizkuntzaren funtzio (3); horrek funtzio (3); irudimenaren funtzio (3); juzgatzeko funtzio (3); literaturak funtzio (4); literaturaren funtzio (4); oso funtzio (3); sintesiaren funtzio (3); uhin funtzio (3); zein funtzio (3); zenbait funtzio (3); zer funtzio (6); zer funtzio betetzen (3); zuten funtzio (3)

artearen funtzioa (3); baten funtzioa (12); behatoki funtzioa (3); benetako funtzioa (3); bere funtzioa (20); bereizteko funtzioa (3); beren funtzioa (4); betetzen duen funtzioa (3); bigarren funtzioa (3); da bere funtzioa (5); duen funtzioa (9); duten funtzioa (3); elkartearen funtzioa (3); enuntziazio funtzioa (7); esanahia bereizteko funtzioa (3); eta funtzioa (11); funtzioa bete (9); funtzioa beteko (8); funtzioa beteko du (5); funtzioa betetzeko (5); funtzioa betetzen (19); funtzioa betetzen du (3); funtzioa betez (4); funtzioa da (4); funtzioa dute (3); funtzioa ere (3); funtzioa eta (6); funtzioa ez (10); funtzioa ez da (4); funtzioa izango (3); funtzioa zein (3); funtzioa zein den (3); gure funtzioa (3); halako funtzioa (3); horren funtzioa (3); lehen funtzioa (3); zuen funtzioa (3)

bere funtzioak (4); betetzen duten funtzioaren (3); dagozkion funtzioak (3); dituen funtzioak (6); dituzten funtzioak (3); duten funtzioaren (3); eta funtzioak (12); eta funtzioetan (3; funtzioak baino (3); funtzioak bete (4); funtzioak beteko (4); funtzioak betetzeko (3); funtzioak betetzen (3); funtzioak ere (5); funtzioak eta (3); funtzioak ez (3); funtzioari buruzko (3); funtzioei buruz (3); funtzioei buruzko (3); funtzioei eta (3); funtzioen artean (4); funtzioetako bat (4); haren funtzioak (3); idazkari funtzioak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus