Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zientziaren artikulazio estrukturalean eta funtzionalean hainbat faktorek duten eragina aztertu behar da. Gogo-egoerak propietate funtzionalak direla. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Garuna ongi duzu, eta estudio neurologiko guztietan ez da lesio zelularrik ez funtzionalik agertzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 238. orr.
Eritasun genetiko bat tratatzeko, gene akastunaren lekuan haren bertsio funtzionala ipintzea gaixoari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 159. orr.
Azkenik, zein da esperimentazioaren karakterizazio funtzionala? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.
Zahartzaroak ekarri didan erotasunak, erotasun funtzionalak, egin du posible lekukotza hau kontatua izan dadin. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.
Beste batzuen ikuspegitik, berriz, ondoezak jatorri biologikoa, endokrinoa, guruinetakoa, organiko-funtzionala luke. «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.
Ikasleari erakusten zaion irudia ez da ilusio-eragilea, inork ez luke errealitatetzat hartuko; baina funtzionala da guztiz, hegaldia gidatzen ikasteko beharrezkoak diren ezaugarriak irudikatzen dituelako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.
Proposamenak balore sinboliko eta funtzionala (erabilpenerako balioa) ikaragarria dauka. Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Zur merkeko mahai tiki angeluzuzena, funtzionala oso. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.
Bere etxeko egongela funtzionalean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 21. orr.
Arkitektura moderno funtzionalaren aitzindari izan zen, eta 1918an Weimarko Arte Eskolako zuzendari izendatu zuten. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.
Militar ingelesek K2 izen funtzionalaz bataiaturiko hormazko piramideak ez du itzala eginen dion deus bere ondoan onartzen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 149. orr.
Apaindurez aparte -eta hauek ez ditut gogoko, gauza funtzionalen zale bainaiz-. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.
Grafiko funtzionalak -ez soilik apaingarriak-. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.
Ondorioz, aukeratzen ditugun doinuak "funtzionalak" izaten dira. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 117. orr.
Zientziaren Filosofia izenekoaren martingalak (hipotesi xinpleak, eredu esplikatzaileak, funtzionalak, ekonomikoak edo merkezurrekoak...). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.
Santa Klaran armen edo lehergaien ezkutalekua izatea ez zen inola ere operatiboa, funtzionala. «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.
Gaur egun, lehen munduko herritar asko analfabeto funtzionalak dira; hau da, irakurtzen eta idazten badakite, baina praktikan fakultate horiek galdu egin dituzte, ez dituztelako erabiltzen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.
Haietako askok ez zekitela irakurtzen, edo zehatzago adieraziz, analfabeto funtzionalak zirela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.
eta funtzionala (4); funtzional eta (4); funtzionala da (4); funtzionala eta (5); funtzionalak direla (4)