Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frogatu (ETCn 30.651 agerraldi; orobat forogatu g.er., borogatu g.er. eta porogatu ETCn 29 agerraldi), froga(tu), frogatzen 1 du ad froga bidez (zerbait) egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutarazi; (zerbait beste zerbaiten) froga gertatu. ik demostratu.

Euskaraz zertxobait idatzi duenak badaki, probatua eta frogatua baitu, zer esan nahi duen hizkuntza besoz eta zangoz katigatua egoteak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 23. orr.

Erraz froga daitekeenez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 364. orr.

Eta halaxe da, zoritxarrez, baina nola froga daiteke hori?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

-Badakit hori, baina ezin dugu frogatu -erantzun zion Woodek garratz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 139. orr.

Besterik frogatu arte, behinik behin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.

Ustelkeria forogatua izan zelarik, bere kargua behar izan zuen utzi, eskandalua izigarria bihurtu baitzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 192. orr.

Diotena frogatu egin behar dute.  Berria - Kirola   2004-12-23

Azken buruan, nahi nion neure amodioa frogatu, ez ordea berea ase.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.

Zer maitasun dizudan, ongi dizut milatan frogatua jadanik; hala, bada, maitasuna nolako, halako dut beldurra orain nik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 128. orr.

Nire baieztapena frogatzeko emango ditudan arrazoiak aztertzea dagokizula uste dut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 37. orr.

Mota guztietako analisiek frogatzen zutenez, ni nintzen haurraren aita.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 223. orr.

Egia hilezkorrak frogatzen du arimaren hilezkortasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 91. orr.

Frogatzen zailak diren delituak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 89. orr.

Ematen du legeen eta epaileen interesa ez dela egia aurkitzea, delitua frogatzea baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 89. orr.

Alegatzea ez da frogatzea: izate eta aiurri bateraezintasuna ez da froga zehatz eta legezko baten objektua izan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Ni erraiten ari natzaizuena matematikoki frogatua dago, eta nik ere froga diezazueket.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.

Diodana zientifikoki frogatua dago.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 152. orr.

Hau geroago arrazoi ugariz frogatuko dizut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 317. orr.

Indukziozko arrazoinamendua justifikatuta dagoela baieztatzeko, hura aprioriko argudio baten bitartez frogatu beharko genuke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Logikari horien arabera, kontzeptu matematiko oro oinarrizko kontzeptu logikoen bidez defini daiteke eta, beraz, posible litzateke teorema matematiko oro axioma logikoetatik frogatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Gauza maitatuaren existentzia ezartzen duten gauzen irudiek (19. Proposizioan frogatu dugun bezala) laguntzen dute Izpiritua gauza hura bera irudikatzeko ahaleginean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

2 (esaldi konpletibo batez)

Eta mila bider eta mila moldez frogatuko dizut zu zarela, zu izanen zarela betiko, nire bihotzeko egiazko erregina.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 425. orr.

Seme nahiz aita gisa [...] porrota oraindik erabatekoa ez zela frogatua nion neure buruari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Erantzunak deus ez aitortzeko erabaki irmoa hartua zuela frogatzen zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 297. orr.

Estaltzen zuten belarrek frogatzen zuten ez zela ohizko pasabidea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.

Adibide batzuek frogatuko digute hala gertatzen dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 150. orr.

Denek dituztela sakelan euskara dakitela frogatzen duten agiriak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.

Esperimentu askok frogatu dute, esate baterako, ehundura gradienteak, laborategiko baldintzetan bakarturik, eragin gutxiago duela perspektibak baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Mutante horiek, azkenik, frogatzen dute posible dela drosofilaren baitan enbrioiaren garapena oinarritzen duen sistema genetikoa aztertzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Argi frogatu zen ez zela izan, pentsatu zen bezala, axolagabekeriarik batere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 140. orr.

Tomas Morok bere Utopian frogatzen du onuragarria dela emakumeak lizunkeriara emanak izatea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

Ez litzateke zaila frogatzen ia edozer izan daitekeela edozeren metafora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

Ez dago frogatua gure aho aparatua hitz egiteko egina dagoela, gure hankak ibiltzeko sortuak dauden bezalaxe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Halere, garbi froga daiteke benetan horrela izan behar duela, espazioa kanpoko sentsuen agerpenen forma huts gisa onartzen baldin bada.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 76. orr.

Azken gerraren bezperetan, biokimikoek frogatu zuten biziaren egiturak eta funtzioak bat direla formen aukera zabalaren gainetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Hala, Wilbrandek eta Verreyk garunean kolorearen gune berezi bat proposatu ondoren, handik laurogeita hamar urtera, gune hori bazela frogatu zuen Zekik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

3 egiaztatu.

Bidea hutsik dagoela frogatu ondoren.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 39. orr.

Nire mugimendu bakarra, Potzolok arratsalde hasieran emandako paperak jakako poltsikoan zirauela frogatzeko izan zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 229. orr.

Oraindik katabutarako ez nengoela frogaturik, manera prestuak bazter uzteko prest zirudien ene andreak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Kartazalekoak atera dituenean dozenaren bat esku programa eta bi argazki daudela frogatu du Maixabelek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 79. orr.

Eskuak pasatzen ditut begietatik, frogatzeko ni neu naizela, esna nagoela, eta begiak neureak direla.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 81. orr.

Eman zidan telefonoa egiazkoa dela frogatu ahal izan dut, behintzat.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 74. orr.

4 probatu.

Lehendabiziko aldian kostatzen da bakarrik; baina modu hori frogatu duen emakumeak ez du besterik nahi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 140. orr.

Pilak ongi ote zebiltzan frogatu ere nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Thompson taxuko metrailadorea frogatzen ari dira, karelaren gainetik itsasora tiro eginez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Baina gauza frogatua da hala ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 223. orr.

Hitzontzikeriaren aurkako erremedio frogatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.

Zoritxarrez, Euskaltzaindian ez daude barnean gauden zenbaitek [...] ditugun baino anitzez ere meritu frogatuagoak dituztenak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.

Baina argumentu indartsuagoak behar ditut hori pentsatzeaz gain horrek funts frogatua ere baduela onartzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Epaia «gertaera frogatuetan» oinarritu zen eta auzibidea «berme guztiekin» egin zen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Neologismo bat edo beste erabiltzen badu ere, hitz eta erranmolde zuzen eta frogatuak aski zaizkio espresibitate handia lortzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

argi frogatu (7); aski frogatu (4); asko frogatu (5); badela frogatu (4); bat frogatu (10); batean frogatu (6); batek frogatu (6); benetan frogatu (4); bidez frogatu (9); buruari frogatu (4); da frogatu (10); dagoela frogatu (12); daitekeela frogatu (7); daudela frogatu (9); dela frogatu (74); dela frogatu ahal (8); dela frogatu behar (6); dela frogatu da (4); dela frogatu du (6); dela frogatu dute (8); dela frogatu nahi (7); dela frogatu zuen (6); den frogatu (4); dezakeela frogatu (5); dezaketela frogatu (4); direla frogatu (27); direla frogatu du (4); dituela frogatu (6); dituztela frogatu (4); du frogatu (8); duela frogatu (28); duela frogatu du (6); dut frogatu (4); dute frogatu (5); dutela frogatu (19); dutela frogatu beharko (4); dutela frogatu dute (5); ekintzekin frogatu (4); ere frogatu (14); errugabetasuna frogatu (8); eta frogatu (30); eta frogatu nahi (5); ez da frogatu (5); ez dagoela frogatu (4); ez dela frogatu (6); ez direla frogatu (4); ez du frogatu (4); ez duela frogatu (5); ez frogatu (4); ezer frogatu (18); ezin da frogatu (4)

frogatu ahal (86); frogatu ahal izan (57); frogatu ahal izango (9); frogatu ahal izateko (12); frogatu arte (10); frogatu aurretik (4); frogatu baitzuen (5); frogatu behar (91); frogatu behar da (4); frogatu behar du (14); frogatu behar dugu (6); frogatu behar dute (8); frogatu beharko (55); frogatu beharko da (4); frogatu beharko du (13); frogatu beharko dute (12); frogatu beharko litzateke (5); frogatu beharko luke (4); frogatu beharra (9); frogatu beharrik (8); frogatu berri (7); frogatu da (36); frogatu den (9); frogatu den bezala (4); frogatu du (65); frogatu duela (5); frogatu duen (10); frogatu duen bezala (4); frogatu dugu (16); frogatu dugun (9); frogatu dugun bezala (6); frogatu dut (8); frogatu dute (61); frogatu duten (4); frogatu edo (5); frogatu egin (22); frogatu egin behar (11); frogatu ere (10); frogatu eta (19); frogatu eta gero (4); frogatu ez (19); frogatu ezin (9); frogatu gabe (11); frogatu gabeko (4); frogatu genuen (4); frogatu gura (5); frogatu izan (10); frogatu nahi (91); frogatu nahi du (9); frogatu nahi duen (4); frogatu nahi dugu (4); frogatu nahi dute (4); frogatu nahi izan (19); frogatu nahian (12); frogatu nahirik (8); frogatu nuen (4); frogatu ondoren (15); frogatu zen (14); frogatu zidan (6); frogatu zuela (5); frogatu zuen (88); frogatu zuenean (5); frogatu zuenez (4); frogatu zuten (22)

gero frogatu (4); guk frogatu (5); hala frogatu (4); hori frogatu (16); horixe frogatu (6); horrek frogatu (4); inoiz frogatu (6); izana frogatu (4); nola frogatu (11); ongi frogatu (6); orain frogatu (4); proposizioan frogatu (4); proposizioan frogatu dugun (4); zegoela frogatu (5); zela frogatu (33); zela frogatu zuen (8); zen frogatu (5); zera frogatu (5); zerbait frogatu (5); zirela frogatu (16); zituela frogatu (5); zuela frogatu (7); zuen frogatu (4); zutela frogatu (4)

aski frogatua (5); ere frogatua (8); eta frogatua (5); frogatua da (10); frogatua dago (8); frogatua geratzen (4); frogatua izan (10); gauza frogatua (5); jadanik frogatua (4); ongi frogatua (5); zientifikoki frogatua (4)

dela frogatuko (11); direla frogatuko (5); frogatuko balitz (5); frogatuko da (8); frogatuko dizut (7); frogatuko du (15); frogatuko dugu (6); frogatuko dut (6); frogatuko duzue (4); frogatuko duzue egia (4); frogatuko luke (6); frogatuko lukeen (5); hori frogatuko (4); nola frogatuko (5)

dela frogatuta (6); eta frogatuta (4); frogaturik baldin (8); frogaturik baldin badago (8); frogaturik dago (6); frogaturik geratu (4); frogatuta baitago (4); frogatuta dago (25); frogatuta dagoela (4); frogatuta ez (4); frogatuta geratu (11); frogatuta geratu da (6); hori frogatuta (6); hori frogatuta dago (4); ondo frogatutako (4)

dela frogatuz (7); frogatutzat eman (19); frogatutzat eman du (4); frogatutzat jo (20); frogatutzat jo du (5); frogatutzat jo zuen (6); frogatuz gero (8)

bat frogatzeko (5); dagoela frogatzeko (7); dela frogatzea (8); dela frogatzeko (34); direla frogatzea (4); direla frogatzeko (14); duela frogatzeko (17); dutela frogatzeko (6); errugabetasuna frogatzeko (7); eta frogatzeko (4); eta hori frogatzeko (5); existentzia frogatzeko (4); ez dagoela frogatzeko (4); ez dela frogatzeko (5); ez duela frogatzeko (4); ez zela frogatzeko (5); frogatze aldera (5); frogatzea da (5); frogatzea lortzen (4); frogatzeko aukera (5); frogatzeko balio (7); frogatzeko edo (7); frogatzeko ere (4); frogatzeko eskatu (6); frogatzeko eta (8); frogatzeko modua (4); frogatzeko moduan (4); hori frogatzea (8); hori frogatzeko (29); horren frogatzeko (6); nahi duela frogatzeko (4); ona frogatzeko (4); zegoela frogatzeko (4); zela frogatzea (7); zela frogatzeko (20); zirela frogatzeko (6); zuela frogatzeko (11); zutela frogatzeko (4)

argi frogatzen (8); ari direla frogatzen (4); bat dela frogatzen (4); berak frogatzen (4); bidez frogatzen (8); da eta frogatzen (6); dagoela frogatzen (13); dagoela frogatzen du (7); dela frogatzen (47); dela frogatzen bada (7); dela frogatzen du (11); dela frogatzen dute (6); direla frogatzen (28); direla frogatzen du (6); direla frogatzen duen (4); direla frogatzen duten (5); dituela frogatzen (5); du eta frogatzen (5); du ezer frogatzen (4); du frogatzen (9); duela frogatzen (16); duela frogatzen dutela (4); dutela frogatzen (4); ere frogatzen (12); erraten eta frogatzen (6); errugabetasuna frogatzen (7); eta frogatzen (30); eta garbi frogatzen (7); eta hori frogatzen (4); ez du frogatzen (9); ezer frogatzen (9)

frogatzen ahal (6); frogatzen ahalegindu (5); frogatzen ari (15); frogatzen ari dira (4); frogatzen bada (18); frogatzen badu (5); frogatzen badugu (4); frogatzen badute (4); frogatzen baita (5); frogatzen baitu (5); frogatzen baldin (4); frogatzen da (25); frogatzen den (6); frogatzen digu (13); frogatzen ditu (4); frogatzen du (168); frogatzen du ez (6); frogatzen du hori (5); frogatzen du horrek (5); frogatzen duela (16); frogatzen duelako (4); frogatzen duen (30); frogatzen duen bezala (6); frogatzen duena (5); frogatzen duenez (7); frogatzen duenik (6); frogatzen dugu (4); frogatzen dut (7); frogatzen dute (55); frogatzen dutela (12); frogatzen dutela esan (4); frogatzen duten (42); frogatzen duten agiriak (4); frogatzen duten bezala (7); frogatzen ez (11); frogatzen ez den (4); frogatzen saiatu (9); frogatzen saiatu zen (5); frogatzen saiatuko (6); frogatzen zuen (25); frogatzen zuten (18)

garbi frogatzen (12); garbi frogatzen du (8); hala frogatzen (6); honek frogatzen (12); honek frogatzen du (10); hori frogatzen (19); hori frogatzen duen (4); horrek frogatzen (34); horrek frogatzen du (26); izanak frogatzen (4); kontrakoa frogatzen (5); ongi frogatzen (6); zegoela frogatzen (4); zela frogatzen (18); zer frogatzen (4); zirela frogatzen (8); zuela frogatzen (4); zutela frogatzen (6)

dago frogatzerik (5); ez dago frogatzerik (5); frogatzerik ez (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus