Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demostratu, demostra, demonstratzen (orobat demonstratu g.er.) 1 du ad frogatu.

Aurkako efektua ere demostratu da laborategian, hau da, tentsio mekanikoa sortzea korronte elektrikoa igarotzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Egia hau demostratuta dagoela iruditzen zait, nahiz eta jakin paradoxa bat irudituko zaiela adimen laburrekoei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Baina demostratuko baldin banu heriotza ez dela ez beharrezko eta ez egoki, irabazia nuke humanitatearen kausa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 77. orr.

Izan ere, hamargarren kapituluan argudioen bitartez saiatu banaiz ere demostratzen monarkia beste Estatu mota guztiak baino aproposagoa dela, aitortzen dut horixe dela liburu honetan ez demostratuta baizik probable bezala gelditu den gauza bakarra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 54. orr.

Ideia honi baitagokio soilik, gizakia libre izatea eta besteentzat desiratzea bere buruarentzat desiratzen duen ongia, gorago demonstratu dugun bezala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 501. orr.

Ez da demostratu torturatu dituztenik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

Ez al zituen gorroto dogma guztiak, demostratu gabeko baieztapen guztiak, inperatibo guztiak?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

2 erakutsi.

Nola edo hala, ez nintzela emakumea demostratu nahi nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 185. orr.

Egunen batean, zu baino gizonago naizela demostratuko dizut!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Penagarria duk, zeren eta hik liburu pare bat argitaratu eta horretarako balio huela demostratu baihuen, ez nik bezala, ikusten duk?  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 75. orr.

Edo zerbait garela demostratu nahi dugulako...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 61. orr.

Sasoian zegoela demostratzeko, dudarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gauza demostratua da gizakiak, gizaki denetik, errealitatea ikusi, interpretatu, dominatu behar izan duela; gure haitzuloetan dauzkagu frogarik bikainenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.

Fenomeno demostratua da, terrorismoa dagoen lekuetan delinkuentzia baxua dela beti...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 124. orr.

Logika hutsa irakaspen demostratua da eta bertan denak a priori ziur-ziurra izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 56. orr.

Horregatik, honela inoiz ezin da hipotesi bat egia demostratuan eraldatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 267. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus