Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amua ikusi zuten haren niniek, eta lepoa niganantz jiratu beharrean, bere eskuinerantz jiratu zuen parean fortunatu zitzaion Kotkowski okindegiko opilei begira geratuz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.
Zakuen edo kaxen gainean lo egiten zuen, parean fortunatzen zitzaion edozein bazterretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Elurretarako egoera apropostxoren bat erraz fortunatzen da neguaren bihotzeko sasoi hauetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.
Ez da elur pisutsu eta hondatzailea, arina eta ongarria baino; garisoroa irabazian fortunatzen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.
Gaurko egunez, San Prudentzio bixamonian justu, fortunatu zen Erromatik Gasteizera lehenengo gotzaina bidaltzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.
Eta, gero, adiskide fortunatu gintuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.
Bere lagun jator zaldun fortunatuei. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.
fortunatu zitzaion (3); fortunatzen da (4); fortunatzen den (3); parean fortunatzen (3)