Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halaxe egin genuen areto hartan suertatutako bost lagunek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Neu ere kasualitatez suertatu nintzen han. nahi izan zuen halabeharrak ni aizkolari australiar baten erakustaldian suertatzea. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.
Zelula arrunt bat estresa eragiten duen egoera batean suertatzen denean, genoma zelularraren %10 martxan jartzen da, babesteko mekanismoak abian jarriaz. Berria - Gaiak 2004-01-22
-Guduka batean anaia Jeanekin bekoz beko suertatzen bahaiz, errok goraintzi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.
Ez zen hala suertatu. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 163. orr.
Oihartzuna hemistikioaren barruan suertatzen da hemen, eta ezin errimatzat hartu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 52. orr.
Zer egiten ote zuten halako egoeran suertatzen ziren kondenatuek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.
Orduan behar haunditan suertatu zen erresuma eta non ere zen ikatz kutsu zerbait, bil manerak ziren hartzen. Herria 2004-02-05
Erne ibiltzen naiz eta adimenez aprobetxatzen dut parean suertatzen zaidan guztia. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 49. orr.
Alemana eta bi frantsesak hilik suertatu dira. pilotan ez bezala, posible dela bertsotan hogeita bina egitea, teman ari diren biak irabazle suertatzea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.
Ume bat desio zuen, eta horra ustekabean haurdun suertatu, eta, ni desagertu bezain laster. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.
Bi urte lehenago Baionara iritsi zenean esperantzetan suertatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.
Halako batean, argazkien artean bat suertatu zitzaion deigarri. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 112. orr.
Nire gelakide suertatu zen, eta bera izan nuen urte hartako lagunik handiena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.
Santiagoko Euskal etxean suertatu gira Sallaberry Jean-Pierre jaunarekin, Dohoztiri Berroko semea, 1947ean joana. Herria 2005-06-02
Elkarrekin suertatu ginen behin, joan den uztailean, karrikan, eta gure berri eman nion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.
Bazekien oraingoan zaila suertatuko zitzaiola egoera hartatik onik ateratzea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.
Hori bai, zozketa modu onekoa suertatu eta kontrario kaxkarrenak egokitu nonbait. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 166. orr.
Putreak eta arranoak begiztatzea oso noizean behin suertatu ohi zait. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.
Zoragarria suertatu zaidan alorra, ezin ederragoa nire ondarea! Elizen arteko biblia Sal 16,6
Giltzak nire eskutik kentzera egin zuen, baina ni azkarragoa suertatu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.
Gelako guztiak irrikaz zeuden Arte Ilunen Aurkako Defentsako ikasgaiarekin hasteko, baina Quirrellen eskolak txantxa hutsa suertatu ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.
Uste ez bezalakoa suertatu zait uda hau. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 30. orr.
Tabernatik irten eta haizea hartzeko gogoa tentazioa baino premiatsuagoa suertatu zaik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 109. orr.
Gure trena (Campeche-Palenque-Coatzacoalcos) nik uste baino hobea suertatu zen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.
Kimikan ere suertatzen da, arkitekturan bezala, eraikin "ederrak"-hots, simetriko eta sinpleak- orobat izatea sendoenak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.
alboan suertatu (3); aurrean suertatu (6); bertan suertatu (3); bizitzea suertatu (5)
egitea suertatu (5); elkarrekin suertatu (4); erabakigarria suertatu zen (4); erakargarri suertatu (3); ezinezkoa suertatu (3); gogorra suertatu (3); hala suertatu (9); han suertatu (6); hilik suertatu (8)
inoiz suertatu (3); irabazle suertatu (4); izatea suertatu (4); joatea suertatu (3)
ondoan suertatu (4)
suertatu da (25); suertatu dira (5); suertatu ginen (7); suertatu izan (5); suertatu nintzen (7); suertatu zaidan (3); suertatu zaigun (4); suertatu zait (10); suertatu zen (87); suertatu zena (5); suertatu ziren (30); suertatu zitzaidan (15); suertatu zitzaien (9); suertatu zitzaigun (5); suertatu zitzaion (28); suertatu zitzaizkidan (3)
zaila suertatu (3)
beharra suertatuz gero (4); beharrean suertatuz gero (3)
beharra suertatuz gero (4); beharrean suertatuz (3); beharrean suertatuz gero (3); suertatuz gero (31)