Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

formaldu, formal(du), formaltzen 1 du/du ad forma jakin bat eman edo hartu. cf formalizatu.

Telefono dei batek itzel formaldu ditzake gauzak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 48. orr.

Pikeren proposamena formal daitekeela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 163. orr.

Gurago zuen kasualitatez aurkitu, noizbait, nonbait, aldez aurretik pentsatu eta erabaki gabe, ez al zen formalduko euren artekoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 48. orr.

2 formal edo zintzo bihurtu.

Dagoen tokian egonda, egun ttikiak artean ere hazten doazela, eguraldia ezin formalduz, hilabeterik laburrena eta txarrenaren famarekin, euri eta bisutsetik aiseago ekartzen duela...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus