Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"•" sinboloarekin hizkuntza naturaleko "edo" disjuntzioa formalizatu nahi izan da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.
Mugakizunak, gehienetan, formaliza daitezke; haien kontua dena, beraz, probabilitate handiz aurreikus daiteke. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.
Funtzio-sinboloak matematikako funtzioak formalizatzeko erabiliko dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.
Ideologiari buruzko galdera zientziari egin ahal bazaio, hau jakitean kokatzen den neurrian izango da, [...] enuntziatu jakin batzuk sistematizatzen dituen neurrian, bere kontzeptuetatik eta estrategietatik batzuk formalizatzen dituen neurrian. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 210. orr.
Matematiken lehen positibotasunak eratu beharra zuen dagoeneko formalizatutako jardute diskurtsiboa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.
Gutxi formalizatutako diskurtso-multzoak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 37. orr.
Teoria formalizatu batek automatikoki konpon ditzake jatorrian azaldu behar zituenak baino arazo gehiago. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.
Hizkuntz egituraren teoria orokor formalizatua eraiki eta teoria horrek oinarrian daukana ikertzeko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.
Ez dit ardura Ipuin Orokorraren zaleek [...] ahozkotasuna kaleko hizketa arruntarekin parekatzeak, haren adierazpen erritmiko eta formalizatuak aintzat hartu gabe. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 69. orr.