Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fonologiko izond fonologiari edo fonemei dagokiena. ik fonema 2; fonologia.

Hizkuntza fisikoki, fonetikoki, kanporatzen eta jasotzen dugu eta, hori egin ahal izateko, gaitasun fonologikoa dugu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Ez da ahaztu behar, dena dela, [i] bokala sabaikari edo palatal deitzeak analisi fonologikoari dakarkion onura praktikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Idazkera fonologikoak beti ikur batez saiatu behar du irudikatzen ahozko katearen elementu bakoitza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Bilakabide edo prozesu fonologikoa hots edo hots andana baten lekuan beste hots edo hots andana bat ipintzen duen ordezkatzea da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Sistema fonologikoa batez ere fenomeno soziala da, gramatika bezalaxe.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.

Orotariko sistema fonologiko unibertsala.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Hizketaren unitate diskretoen kateatze fonologikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Garbi dago, halaber, [/f/] ongi txertatu dela kontsonante sailean eta hizkuntzaren dinamika fonologikoan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus