Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fonema 1 iz hizkuntza baten hots sistemaren barnean berezi eta bereizgarri gertatzen diren banakoetako bakoitza.

Fonema baita hotsaren errealitate linguistikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 118. orr.

Bloomfieldarrentzat, bestalde, banaketa edo distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen-tresna zen fonema.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

Beraz, garbi dago hizkuntzalaritzaren historian gorabehera handiak izan dituen kontzeptua dela fonemarena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Beste horrenbeste esan liteke /S/ fonemaren [S] eta [´z] aldaerak analizatzean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.

Formaldatzen dena fonema bat da; hortaz, gertakari bakartua da -gertakari diakroniko guztiak bezala-, fonema hori agertzen den hitz guztiak era ber-berean aldatzea ekarri ohi duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 181. orr.

Fonemen osagai bereizleak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik fonemiko; fonologiko.

Hizkuntza guztiek fonema-kopuru mugatu bat baitute.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 30. orr.

Adibidez, ingelesdun askorentzat, /aneim/ fonema-hurrenkera era bikoitz batean uler daiteke, bai a name "izena" eta bai an aim "xedea" bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 121. orr.

Morfema-kateak fonema-kate bihurtzen dituen erregela morfofonemikoen hurrenkera bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.

Garbi dago fonema-sistema hizkuntzaren fonologiari dagokiola.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Badakigu afrikatuak dituzten hizkuntzek herskariak ere izaten dituztela bere fonema sailetan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Euskararen fonema bilduman.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behin behineko fonema (4); bokal fonemak (4); fonema hurrenkera (14); fonema kopuru (3); fonema taldea (3); fonemak eta morfemak (3); irekierako fonemak (3); lehen fonema (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus