Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzera berriro betaurrekoak jantzi, eta kristalaz bestaldekoa fokatzen duk, eta tartekoa lausotuta geratzen zaik. «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.
Berak gurpiltxoak jirarazi zituen, argazkimakina bat fokatzen ariko balitz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 88. orr.
Kosta egiten zitzaidan begiak fokatzea... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.
Haasek mugimenduak eskaintzen zituen aukeren inguruan ikertu zuen beti, eta argazkiak gaizki fokatzeko teknika garatu zuen. Berria - Kultura 2004-11-26
Muskulu txiki batzuek fokatzen dute begiko kristalinoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.
Begiek ez baitzizkioten artean zehatz-mehatz fokatzen gauzak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.
Irudiaren erdigunea zehazki fokaturik badago, irudiaren ertzak lausoturik agertzen dira; aberrazio esferikoa esaten zaio teknikoki akats horri. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Cesar Telleriak largabistak hartu eta [...] leihoa fokatu zuen berriro. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 141. orr.
Pasealekuko bankuetan zirrika ari ziren bikoteak fokatzen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 11. orr.
Gauaren erdian aitak iratzarri gintuen, eta, linterna batekin, putzuaren erdian zegoen harri zapal baten gainean zegoen igela fokatu. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 84. orr.
Teleobjetiboarekin saio batzuk egin eta gero, sarrera fokatu zuen behin eta berriz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.
Bere egitekoan zein fokatuta zegoen ikusteak biziki ematen zion atentzioa Olatzi. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.
Narraziozko irudietan koadratzea ikuspen subjektibo, "fokatu" bat islatzeko baliagarri egiten duen orori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.
Ez dago garbi arreta hiper-fokatu hori -estu bezain zorrotza- autismoko fenomeno primarioa den. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.