Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Imajina enfokatzen, argia neurtzen eta itsatsitako hatzak soltatzen emandako denbora dela eta, haizeak eta hotzak ikaragarrizko mina emango dizute azazkaletan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.
Begiak itxi-irekiz, bista enfokatu nahian, bat-batean bakarrik ez zeudela ohartu izan balitz bezala. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 111. orr.
Kirurgialaria hantxe bere aurrean, artean bendak eskuan, eta, Virgilek, hura ikusten ez bazuen ere, ematen zuen finko begiratzen ziola, zurturik, enfokatu gabe. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.
Itsasadarraz bestaldeko balkoietara enfokatu ditu begiak, eta lehengo emakume beltzarana ikusi du. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.
Niregana enfokatu zuen makina. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.
Alfonbra gorri baten gainean, kamerek Txinako presidentea enfokatu zuten. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 136. orr.
Akaso izen bat edo beste esango du aurkezleak, irudiak kendu eta berriz ere enfokatzen dutenean. «Bizia lo», 2003 - 56. orr.
Kamerak andrea enfokatzean Montoliuren musika entzungo dugu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 107. orr.
Edo, beharbada, gaizki enfokatzen dugu kontu hau: guraso bat silueta bat baino ez da, eta seme-alabak dira gurasoek utzitako siluetan eta zuloetan sartzen direnak, ohartuta edo ohartu gabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 27. orr.
Zenbait gaietan, gai-jartzaileak gaia nondik, nola eta nora enfokatzen duen feminitateak leku handiago edo txikiago har dezake. Berria - Kultura 2004-07-06
Zer eta esparru juridiko-politikoa erabakitzeko! Hau gaizki enfokatuta dago. Berria - Euskal Herria 2004-01-24